Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK HERRITARRAK GONBIDATZEN DITU INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO ARGAZKI KOMUNITARIO BATEAN PARTE HARTZERA

Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Zumarragako Udalak ekimen bat jarri du abian, indarkeria matxistaren aurkako prebentzioan eta laguntzan tokiko komunitateak duen indarra ikusarazteko.

2025·11·14


ZUMARRAGAK HERRITARRAK GONBIDATZEN DITU INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO ARGAZKI KOMUNITARIO BATEAN PARTE HARTZERA

Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Zumarragako Udalak ekimen bat jarri du abian, indarkeria matxistaren aurkako prebentzioan eta laguntzan tokiko komunitateak duen indarra ikusarazteko.

Eudelen adierazpen instituzionalaren ildotik, zeina udal osoko bilkurara eramango baita onartua izan dadin, Udalak irudi kolektibo batean islatu nahi du Zumarraga osatzen duten pertsona eta taldeen aniztasuna eta batasuna, berdintasunarekin eta errespetuarekin konprometitutako komunitatea.

Hori dela eta, herritar guztiak gonbidatu dituzte, bai banaka, bai elkarte, entitate, talde edo kolektibo bateko kide gisa, ostiral honetan, azaroak 14, plazan 13:15ean elkartzera, eta bertan indarkeria matxistaren aurrean herriko gotorlekua irudikatuko duen argazki sinbolikoa egin dute.

Eudelen adierazpenak jasotzen duen moduan, “komunitateak beste pertsona batzuekin konektatzen gaitu eta lotura babesleak garatzeko eta narratiba komunak sortzeko aukera ematen du. Horregatik, komunitateak emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzen lagundu dezake, berdintasunean oinarritutako harreman-inguruneak sortuz, diskriminazio- eta indarkeria-adierazpenek lekurik izan ez dezaten. Auzotar, lagun edo koadrilarekin harreman estua izateak garaiz ohartaraz dezake indarkeria egoera bat ematen ari denean.”

Zumarragan espazio ugari ditugu, non komunitatea presente egiten den, formalak eta informalak, antolatuak edo espontaneoak, guztiak sentsibilitate, publiko eta errealitate ezberdinekin. Ekimen honen bidez, indar kolektibo hori ikusarazi nahi da, udalerriko komunitateen eta herritarren batasuna sinbolizatuko duen irudi baten bidez.

Parte hartzen duten pertsonak eta taldeak sinbolismoz eta esanahiz betetako argazki batean islatuta geratuko dira, eta erakundeen, entitateen eta herritarren artean gizarte-gaitz horren aurrean partekatutako konpromisoaren tokiko marka gisa balioko du.