Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAK HIRI-ZORUAREN GARBIKETA SAKONEAN AURRERA EGITEN DU
2026·02·26

ZUMARRAGAK HIRI-ZORUAREN GARBIKETA SAKONEAN AURRERA EGITEN DU
Udalerriko espazio publikoen mantentze eta garbiketa planifikatuaren barruan kokatzen den jarduketa
Zumarragako Udala udalerriko hainbat kale eta auzotan hiri-zoruaren garbiketa sakona egiten ari da, espazio publikoen mantentze- eta garbiketa-lanen plangintza orokorraren barruan. Jarduketa hauei esker, erabileraren eta denboraren ondorioz higadura handiagoa duten eremuetan modu progresiboan esku hartzen da, auzoen itxura hobetuz eta ingurune atseginagoak eskainiz.
Orain arte, lanak, Jose Maria Busca Isusi, Zelai Arizti, Urdaneta kalea, Artiz kalea (Aro Gorria), Artiz kalea (eskuineko alde osoa) eta Islas Filipinas inguruan egin dira. Une honetan, Orbegozo auzoan ari dira lanean, eta fase hau amaitutakoan Elgarrastamendi, Izazpi, Hipar Haizea, Jaka Linazasoro eta ospitalearen ondoko auzoetan jarraituko dute.
Jarduketa hau erabileraren ondorioz gehien zigortuta zeuden guneetan egiten ari da, hiri-ingurunearen irudia hobetzeko eta espazio publikoen ohiko mantentze-lanak indartzeko helburuarekin.
Lan hauek FCC enpresak egiten ari da, Zumarragako kaleen garbiketa eta mantentze-lanen arduraduna dena, udal kontratazioaren barruan.

