Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK KIROL TEKNIKARIAREN LANPOSTUA ALDI BATERAKO BETETZEKO DEIALDIA IREKI DU

Deialdiaren bidez, egungo arduradunaren aldi baterako absentzia beteko da, eta etorkizunean sor daitezkeen udal-beharrei erantzuteko lan-poltsa bat osatuko da.

2026·08·03


Zumarragako Udalak deialdia ireki du Kirol Teknikariaren aldi baterako absentzia bitarteko izaeraz betetzeko. Hautaketa-prozesuaren bidez, udal-zerbitzuan etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko lan-poltsa bat ere osatuko da.

Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan argitaratutako eskaintza baten bidez izapidetuko da, 2026001869 identifikatzailearekin. Interesa duten pertsonek 2026ko abuztuaren 10era arte aurkeztu ahal izango dute hautagaitza Lanbideren bidez.

Epe berean, hautagaiek Lanbideren eskabidean alegatutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute Zumarragako Udalean.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua edo baliokidea izan beharko da, eta euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu.

Prozeduraren oinarri arautzaileak eta informazio guztia Zumarragako Udalaren egoitza elektronikoan kontsulta daitezke.