Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAK LANDA LURSAILAK TOPOGRAFIKOKI MUGATZEN JARRAITUKO DU

Landalurren partzelen egoera jabe eta oinordeko askorentzat ezezaguna da, honek mugarrien desagerketak eta mugen marrak nahasiak sortze dituzte. Hau guztia bere eragina zuzena du mendiaren zaintzan

2022·10·10


ZUMARRAGAK LANDA LURSAILAK TOPOGRAFIKOKI MUGATZEN JARRAITUKO DU.

 

Landalurren partzelen egoera jabe eta oinordeko askorentzat ezezaguna da, honek mugarrien desagerketak eta mugen marrak nahasiak sortze dituzte. Hau guztia bere eragina zuzena du mendiaren zaintzan.

 

Zumarragako Udalak landa lursailak mugatzeko lanekin jarraitzen du. 1., 2., 3., 4. eta 5. Poligonoetako partzelak mugatu ondoren, udalerriko 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. poligonoetako landa-partzelen mugaketei ekingo dio. Honela, Zumarragako landa-eremu osoen partzela guztiak mugatuta geldituko lirateke. Lanak, lehenengo fasean bezala, Geograma enpresak egingo ditu.

 

Landalurren partzelen egoera jabe eta oinordeko askorentzat ezezaguna da, honek mugarrien desagerketak eta mugen marrak nahasiak sortze dituzte. Hau guztia bere eragina zuzena du mendiaren zaintzan.

Mugaketa egin den poligonoen kokapena (laranja) eta orain egin behar diren poligonoak (Berdea)

 

 

Iaz bezala, Zumarragako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak diruz lagunduta, landa-lurzoruan 970 ha-ko azalera hartzen duten 630 lursail baino gehiago mugatzeko lanekin jarraituko du, Geograma enpresaren laguntzarekin. Udalak aurten aurre egin beharreko erronka oso garrantzitsua da, azalera zabala baitu.

 

Proiektuaren helburua da mugetan egon daitezkeen akatsak argitu eta zuzentzea, eta mugei eta mugarriei GPS koordenatuak ematea.

 

Lanak behar bezala egiteko, ezinbestekoa da 160 jabe baino gehiagoren laguntza izatea. Jabe horiek mugakideekin adostu beharko dituzte lurzatien mugak eta mugarriak. Lanak egin ondoren, mugarrien mugak markatuta eta koordenatuak dituzten planoak emango zaizkie titularrei, eta, behar izanez gero, katastroko mugak zuzenduko dira.

 

Zumarragako Udalak mugak mugakideekin adosteko jabeen laguntza eskatzen du, lan hau nahitanaiezkoa bait da proiektua garatzeko, Mugakideen artean adostasunik ez badago, ezin da proiektua aurrera eraman. Jabeen parte-hartzea borondatezkoa da, eta ez die inolako gastu ekonomikorik eragingo; mugak garbitu eta mugarriak kokatu beharko dituzte jasotze topografikoa egiteko.

Egun gutxi barru, Zumarragako 6,7,8,9,10 eta 11 poligonoetako lursailen jabeek gutun bat jasoko dute proiektua azaltzeko bilera batera deitzeko. Denoi interesatzen zaigun proiektua da eta Zumarragako Udalak aldez aurretik eskertzen du denon laguntza.