ZUMARRAGAK LANDA LURSAILAK TOPOGRAFIKOKI MUGATZEN JARRAITZEN DU
2023·04·12
ZUMARRAGAK LANDA LURSAILAK TOPOGRAFIKOKI MUGATZEN JARRAITZEN DU
Mugetan egon daitezkeen akatsak argitu eta zuzentzea, eta mugei eta mugarriei GPS koordenatuak ematea Zumarragako Udalak aurten aurre egin beharreko erronka oso garrantzitsua da
Zumarragako Udalak landa lursailak mugatzeko lanekin jarraitzen du. 1., 2., 3., 4. eta 5. Poligonoetako partzelak mugatu ondoren, udalerriko 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. poligonoetako landa-partzelen mugaketa lanak aurrera doaz. Iada, landa-partzelen mugak osatuko dituzten, landalur partzelatan geoerreferentziatutako puntuak hartu ditu GEOGRAMA enpresak. Honela, Zumarragako landa-eremu osoaren partzela guztiak mugatuta geldituko lirateke.
Landalurren partzelen egoera jabe eta oinordeko askorentzat ezezaguna da, honek mugarrien desagerketak eta mugen marrak nahasiak sortze dituzte. Hau guztia bere eragina zuzena du mendiaren zaintzan. Zumarragako Landa-lurzoruak 970 ha-ko azalera hartzen du, 630 lursail baino gehiagorekin, beraz, mugetan egon daitezkeen akatsak argitu eta zuzentzea, eta mugei eta mugarriei GPS koordenatuak ematea Udalak aurten aurre egin beharreko erronka oso garrantzitsua da, azalera zabala baitu.
Mugaketak gauzatuta dauden poligonoak(laranja) eta orain gauzatzen ari diren poligonoak(Berdea)
Lanak behar bezala egiteko, ezinbestekoa da 160 jabe baino gehiagoren laguntza izatea. Jabe horiek mugakideekin adosten hari dira lurzatien mugak eta mugarriak. Lanak egin ondoren, mugarrien mugak markatuta eta koordenatuak dituzten planoak emango zaizkie titularrei, eta, behar izanez gero, katastroko mugak zuzenduko dira 1 – 5 poligonoetan egin den era berean. Karpeta hauekin landa lur partzelen informazio zehatza eta eguneratua daukate.
1-5 poligonoak mugatu diren lehen fase honetan iada lehen aipatutako 630tik 530 Lursail mugatu dira inplikatutako 120 jaberekin. Lan honek 45.280,62 euroko kostua izan du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Ingurumen Sailetik 22.640,31 euroko laguntza jaso da. Mugatutako lursailen ehunekoa % 97,55 izan da.
Zumarragako Udalak mugak mugakideekin adosteko jabeen laguntza eskatzen du, lan hau nahitaezkoa bait da proiektua garatzeko. Jabeen parte-hartzea borondatezkoa da, eta ez die inolako gastu ekonomikorik eragingo; mugak garbitu eta mugarriak kokatu beharko dituzte jasotze topografikoa egiteko.
Denon interes edo onurarako proiektua da eta Zumarragako Udalak eskerrak eman nahi die mugaketa-proiektuan parte hartu duten eta parte hartzen ari diren landa-lursailen jabe guztiei, haien laguntzarik gabe proiektua ezin izango baitzen gauzatu.