Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK MUGIKORTASUN IRAUNKORRA IRAULI DU

- Ekimen aitzindaria: TEK´s GO, TEK Zumarraga komunitate energetikoak bultzatua, bazkideei Car Sharing zerbitzua eskaintzen die %100 elektrikoa den Renault ZOE batekin, eskualdean mugikortasun jasangarria sustatuz. - Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektu aitzindaria.

2024·12·23


Zumarragan, 2024ko abenduaren 23an. TEK Zumarraga Tokiko Komunitate Energetikoak beste urrats bat egin du jasangarritasunerantz, TEK´s GO modelo berritzailearen bidez. Auto partekatuaren eredua da, eta TEK Zumarragako bazkideei eskaintzen zaie. Ekimen hau, Zumarragako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera bultzatutako proiektu aitzindaria izateaz gain, komunitate iraunkorrago eta arduratsuago baten aldeko konpromisoa ere bada. 97.000 euroko inbertsioa suposatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuta.

Ibilgailuaren aurkezpenean bertako ordezkari esanguratsuak bildu dira. Jose Ignacio Asensio Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatuak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Ignacio Zubia eta Loreto Gutierrez, Edinorreko ordezkariek ekimen honek TEKeko bazkideentzat duen garrantzia azpimarratu dute.

Ekitaldian, gaurtik aurrera martxan dagoen ibilgailua aurkeztu da, %100eko Renault ZOE E-TECH bat, eta zerbitzuaren funtzionamendua ere azaldu da. Zerbitzu horri esker,  CEL´s GO izeneko aplikazio esklusibo baten bidez, erabiltzaileek hainbat kudeaketa egin ahal izango dituzte, erreserba egitetik hasi eta ibilgailua ireki eta itxi arte.

Mugikortasun partekatuaren proiektuak abantaila ugari eskaintzen dizkie Zumarragako bazkideei. Auto elektriko bat malgutasunez eskuratzeko aukera ematen duenez, mugikortasun-aukera iraunkorragoa sustatzen da, eta horrek ibilgailu partikularrekiko mendekotasuna murrizten laguntzen du. Ekimen hori ez da soilik garraiorako irtenbide praktiko bat, baizik eta onura ekonomiko eta ingurumen-onura esanguratsuak ere badakartza.

Ibilgailua doan kargatu ahal izango da Zelai Ariztiko aparkalekuan dagoen TEKeko elektrolindegian, Udalak utzitako leku batean. Horrek are gehiago errazten du zerbitzuaren erabilera, eta indartu egiten du TEKek mugikortasun iraunkorrarekin duen konpromisoa.

Partekatutako auto bakar batek hamar ibilgailu pribatu ordezka ditzake, eta horrek kaleetako auto-pilaketak murrizten eta ingurumen-inpaktua minimizatzen laguntzen du. Gainera, zerbitzu hau aukeratzen duten bazkideek erregai eta mantentze gastuetan aurrezpen handia izango dute, eta horrek CEL Go aukera erakargarri eta arduratsua egiten du.

Ekimen horrekin, TEK Zumarraga erreferente bihurtu da energia-komunitateen nazio-eremuan. Gaur egun, 200 familia eta denda txiki baino gehiago ditu, eta % 100 berriztagarria den energia autokontsumitzen dute, udalerrian dauden 5 instalazio fotovoltaikoei esker. Horietako batek biltegiratzea du, eta, orain, mugikortasun jasangarri eta partekatuko eredu berri hau gehitzen zaio.