Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK TOKIKO EKONOMIAREN ALDEKO KONPROMISOARI EUTSI ETA GAZTERIAREN PROTAGONISMOA INDARTZEN DU ZuekinGAZTE EKIMENAREN BIDEZ

Zumarragako Udalak ZuekinGAZTE ekimena jarri du martxan, tokiko merkataritzan eta Azokan kontsumoa sustatzeko, eta aldi berean gazteriaren parte-hartzea bultzatzeko udalerriko bizitza ekonomiko eta sozialean. Zumarragan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 30 euroko bonua eskatu ahal izango dute, lau zatitan banatua, kanpainara atxikitako establezimendu eta Azokako postuetan erabiltzeko.

2025·11·24


ZUMARRAGAK TOKIKO EKONOMIAREN ALDEKO KONPROMISOARI EUTSI ETA GAZTERIAREN PROTAGONISMOA INDARTZEN DU ZuekinGAZTE EKIMENAREN BIDEZ

Zumarragako Udalak ZuekinGAZTE ekimena jarri du martxan, tokiko merkataritzan eta Azokan kontsumoa sustatzeko, eta aldi berean gazteriaren parte-hartzea bultzatzeko udalerriko bizitza ekonomiko eta sozialean. Zumarragan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 30 euroko bonua eskatu ahal izango dute, lau zatitan banatua, kanpainara atxikitako establezimendu eta Azokako postuetan erabiltzeko.

Programa hau Hiri Ekonomia Jasangarriaren Plan Estrategikoaren baitan kokatzen da, Zumarragako Udalak ekonomia dinamikoago, gertukoago eta jasangarriago baterako bide-orri gisa garatu duen estrategia. Planak pertsonak, merkataritza hurbila eta Azoka kokatzen ditu erdigunean, jarduera ekonomikoa, bizikidetza eta pertenentzia-sentimendua sortzen dituzten espazio gisa.

Alkateak, Mikel Serranok, honako hau adierazi du: “ZuekinGAZTE ez da bonu-programa soil bat; gazteei gure merkataritzarekin eta Azokarekin berriro konektatzeko gonbidapena da, eta ikusteko espazio horiek konfiantzazko, eguneroko bizitzako eta kultura partekatzeko lekuak direla”.

Gazteria, aldaketaren motorra

Udalak gutuna bidali die udalerriko 1.786 gazteri, kanpainan modu aktiboan parte hartzera gonbidatzeko, kontsumo ohitura arduratsuak sustatzeko eta komunitatearekin duten lotura sendotzeko. Bonua pertsonala izango da, pertsona bakoitzeko bakarra eta ez metagarria, eta aurrez aurre eskatu beharko da Piedad kaleko 16. zenbakiko kioskoan, honako egun eta ordutegietan:

  • Azaroak 27 — 17:00–19:00
  • Azaroak 28 — 10:00–13:00 eta 17:00–19:00
  • Azaroak 29 — 10:00–13:00

Bonuak onuradun bakoitzak berak jaso beharko ditu, NANa aurkeztuz.
Bonuak 2025eko azaroaren 27tik abenduaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira, betiere erabiliko den frakzioaren balioaren pareko edo handiagoko erosketetan, eta onuraduna bertan egon beharko da.

Proiektu honek pilotu izaera duenez, eta lehen egunetan bonu guztiak banatu ez badira, abenduaren 5ean ostiralean banaketa-saio berria egingo da, asteko azokarekin (Zumarragako Azoka) batera. Egun horretan ordutegia honakoa izango da:

  • Abenduak 5 — 10:00–13:00 eta 17:00–19:00

Parte-hartzea errazteko, beste pertsona batek ere jaso ahal izango du bonua, onuradunaren izenean. Horretarako, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Baimen sinatua,
  • Onuradunaren NANa edo NANaren kopia,
  • Eta bonua jasotzera doan pertsonaren NANa.

1.171 bonu banatuko dira, Zumarragako gazteen %65 hartuz. Kanpaina arrakastatsua izan dadin, Udalak dei egiten die gazteei Piedad kaleko 16. zenbakiko kioskora hurbildu eta bertan bonoa hartzeko. Keinu xume eta azkar horrek benetako ekarpena egiten dio herriko merkataritzari eta herriko bizitzari.

Udalak 35.145 euro inbertituko ditu kanpaina horretan, baina are eragin handiagoa izango du. Zenbatespenen arabera, ZuekinGAZTek 45.688 eta 63.261 euro bitartean itzuliko ditu tokiko jarduera ekonomikoan, pertsona onuradunek egin ohi duten gastu gehigarriari esker. “Jasotako bonu bakoitza garrantzitsua da; gure merkataritza indartzeko eta Zumarragako ekonomia eta nortasuna bizirik mantentzeko egunero lan egiten dutenei laguntzeko modu zuzena da”, azpimarratu du Mikel Serrano alkateak.

Atxikitako establezimenduak eta informazioa

Kanpainara atxikitako establezimendu eta postuen zerrenda osoa azaroaren 26an argitaratuko da udalaren komunikazio-kanaletan: www.zumarraga.eus / Instagram eta Facebook/ Berrikusi aplikazioa

Tokiko merkataritzaren aldeko apustu sendoa

ZuekinGAZTE ekimena Udalaren estrategia zabalago baten parte da, tokiko merkataritzaren eta Azokaren aldeko apustua sendotzeko, eta hiri ekonomian pertsonak erdigunean jartzen dituen eredua indartzeko. Zumarragako Udalak Ekonomia Urbano Jasangarriaren Planaren garapena sustatzen jarraituko du, tokiko ekonomia sendotuz, kontsumo-ohitura berriak bultzatuz eta gazteria udalerriko etorkizuneko eragile aktibo gisa aitortuz.

Alkateak amaitu du: “Gure gazteria da gure etorkizuna, eta gure ekonomiaren parte hain garrantzitsuan haien protagonismoa sustatzea gure erantzukizuna da”.

Zumarragako Udalak jakinarazten du abenduaren 5ean, ostirala10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, kioskoa berriro irekiko dela aurreko egunetan bertaratu ezin izan zuten pertsonek ZuekinGAZTE bonoa jaso ahal izateko.

Era berean, jakinarazten da hemendik aurrera beste pertsona baten ordez bonoa jasotzeko aukera egongo dela. Horretarako, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Onuradunaren NANa (edo fotokopia)
  • Ordezkariaren NANa.
  • Ordezkaritza-orria, bi aldeek behar bezala sinatuta. Inprimakia Herritarren Arreta Bulegoan dago eskuragarri ere.


 

 

Bestalde, abenduaren 9tik aurrera eta agortu arte (betiere bonua erabiltzeko azken eguna 2025eko abenduaren 31 dela errespetatuz), onuradunak edo haren ordezkariak bonua jaso ahal izango du honako puntu hauetan:

  • Goizez, 10:00etatik 14:00etara, Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan.
  • Arratsaldez, 15:00etatik 18:30era, Kultur Etxean (ostegunetan izan ezik)

Ordezkaritza-orria

 

Zumarragako 31 saltokik bat egin dute ZuekinGAZTE kanpainarekin, gazteen kontsumoa sustatzeko eta tokiko merkataritza indartzeko helburuarekin.

ERABILERA BALDINTZAK

  • Bonuak 2025eko azaroaren 27tik abenduaren 31ra erabili ahal izango dira parte hartzen duten establezimenduetan.
  • Gazte bakoitzak bonu bakarra eskuratu ahal izango du, nortasuna egiaztatzen duen agiria (NAN edo NIEa) aurrez aurkeztuta.
  • Erosketa bakoitzean bonu bakarra aplikatu ahal izango da; ez da posible izango bonu batzuk batera erabiltzea eragiketa berean.
  • Bonua erabiltzerakoan, onuraduna bertan egon beharko da. Ez da baimenduko hirugarrenen edo ordezkarien bidez erabiltzea, gazteek beraiek establezimenduetara bertaratu daitezen sustatzeko helburuarekin.

 

Ondoren, SEKTOREKA SAILKATUTAKO SALTOKI PARTE-HARTZAILEEN ZERRENDA aurkezten da:

 

 

Moda, oinetakoak eta osagarriak

Amane – Sekundino Esnaola 34
Arku – Legazpi Kalea 7
ECU Boutique – Legazpi Kalea 14
Inaxio – Legazpi Kalea 3
Naif Concept Store – Navarra Plaza 1
Natalietta – Legazpi Kalea 8
Otxaran – Soraluze Kalea 8
Uriba Doss – Sekundino Esnaola 16
Oskarbi – Sekundino Esnaola 8
Calzados Leku-Ona – Iparraguirre Hiribidea 7
Joyería Ormazabal – Legazpi Kalea 8
Intersport – Legazpi Kalea 7

 

Lentzeria eta mertzeria

AM Lencería – Sekundino Esnaola 3
Julita Mertzeria – Sekundino Esnaola 2
Kuttun Lencería – Legazpi Kalea 5
Mercería Mari – Urdaneta Hiribidea 6

 

 

 

 

Haurrentzako moda, liburu-denda eta jostailu-denda

Baby – Piedad Kalea 15
Mentxu Y Yone – Sekundino Esnaola 10
Afede – Sekundino Esnaola 4
Librería Legazpi – Soraluze Kalea 4
Urki Librería-Juguetería – Sekundino Esnaola 3

 

Ileapaindegiak eta estetika

Itxura – Busca Sagastizabal Parkea 1
Naif Concept Store – Navarra Plaza 1
Panpox Ileapaindegia – Sekundino Esnaola 12
Quo Belleza – Sekundino Esnaola 10


 

 

Elikadura eta Azoka

Lanbroa Belardenda – Bidezar Kalea 7
Makatza Baserria – Azoka
Surtidos José – Azoka

 

 

Etxea, lore-denda eta dekorazioa

Goilore – Legazpi Kalea 14
Milar Lagun – Piedad Kalea 5
Onena Ehun – Urdaneta Hiribidea 12
Pinturas Santa Cruz – Soraluze Kalea 1

​​​​​​​