Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK TOKIKO MERKATARITZA SUSTATZEN DU "ZUEKIN ESKOLARA" KANPAINAREKIN

Udalerriko merkataritza-sarea indartzeko, Zumarragako Udalak “ZuEKIN Eskolara” kanpainaren beste edizio bat jarri du abian, ZumarragarEKIN programaren barruan, tokiko merkataritzari laguntzea eta familiei laguntzeko neurriak uztartzen ditu ikasturtearen hasieran.

2025·07·07


ZUMARRAGAK TOKIKO MERKATARITZA SUSTATZEN DU "ZUEKIN ESKOLARA" KANPAINAREKIN

Udalerriko merkataritza-sarea indartzeko, Zumarragako Udalak “ZuEKIN Eskolara” kanpainaren beste edizio bat jarri du abian, ZumarragarEKIN programaren barruan, tokiko merkataritzari laguntzea eta familiei laguntzeko neurriak uztartzen ditu ikasturtearen hasieran.

Aurten, Udalak 50.000€ bideratuko ditu ekimenera, udalerriko dendetan kontsumoa berpizteko, eskola-gastu handieneko garaian. Sortu zenetik, ia 350.000€ inguruko inbertsio metatua suposatu du programak, ekimen hori tokiko merkataritza dinamizatzeko funtsezko tresna gisa sendotuz.

Aurtengo edizioak 2010 eta 2019 urteen artean jaiotako 890 haurrei egingo die mesede, Zumarragan erroldatuak, 60 euroko balioa duten bonuak zuzenean etxean jasoko dituztenak, udalerriko saltokietan erabiltzeko.

Bonuak 2025eko uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean trukatu ahal izango dira atxikitako establezimenduetan, eta horien zerrenda udal webgunean argitaratuko da. Kanpainan liburu-dendek, paper-dendek, arropa eta oinetako dendek, optikek eta eskolako ekipamenduarekin zerikusia duten bestelako saltokiek hartuko dute parte.

  • INTERSPORT
  • OSKABI OINETAKOAK
  • MENTXU Y YONE
  • APALATEGI
  • URKI LIBURU DENDA
  • JAVIER ARRATIBEL OPTIKA
  • LIBRERÍA LEGAZPI
  • ONENA EHUN
  • ROAYER

 

Bonu bakoitza sei zatitan banatuko da – 5 €-ko bi, 10 €-ko hiru eta 20 €-ko bat - hainbat erosketatan erabiltzea errazteko. Eskola materiala, kirol arropa, betaurrekoak edo lentillak, motxilak, kalkulagailuak eta ikastetxeek eskatutako gainontzeko produktuak erosteko erabili ahal izango da.

“ZuEKIN Eskolara” programarekin, Zumarragak gertuko merkataritzan, tokiko ekonomian eta familien ongizatean oinarritutako garapen iraunkorraren aldeko konpromisoa berresten du.