ZUMARRAGAK UNICEFEKIN HITZARMENA SINATU DU “HAURREN LAGUN DEN HIRIA” IZATEKO
2022·10·17
ZUMARRAGAK UNICEFEKIN HITZARMENA SINATU DU “HAURREN LAGUN DEN HIRIA” IZATEKO
Zumarragako Udalak akordio honetan, bere herrian bizi diren haur eta nerabeen eskubideak bultzatzeko konpromisoa indartzeko borondatea eta interesa adierazten du
Haurren Lagun diren Hiriak proiektua UNICEF Erakundeak gidatutako ekimena da, -udalei haurren eskubideen bermatzaile gisa- herri mailan betetzen duten zereginean laguntzeko.
Hitzarmen hau sinatuta, Zumarragako Udalak, proiektua aurrera eramateko, prozesu bat jarri du abian, haur eta nerabeek tokiko politiketan parte har dezaten sustatzeko, eta, halaber, Unicefek Zumarraga Haurren Hiri Lagun gisa onar dezan.
Zumarragako Udalak akordio honetan, bere herrian bizi diren haur eta nerabeen eskubideak bultzatzeko konpromisoa indartzeko borondatea eta interesa adierazten du, haurren eskubideen ikuspegia duten tokiko politikak bultzatuz. Era berean, aitorpen hori lortzeko beharrezkoak diren estrategia guztiak abian jartzeko konpromisoa hartzen du:
- Barne Koordinaziorako Mahaia sortzea, haur eta nerabeen ongizatean eragin nabarmena duten jarduerak dituzten udal-arlo guztiek parte har dezaten.
- Haur eta nerabeen partaidetzarako organo bat eratua izatea. Organo horrek behar beste baliabide izango ditu bere funtzionamendu erregular eta egonkorrerako.
- Haur eta Nerabeen Plan bat egitea, eta aurrekontua ematea.
- Haurren Hiri Laguna aitortzeko hautagai izateko eskaera Osoko Bilkuran onartzea.
Haurren Lagun diren Hirien Idazkaritza Iraunkorrak eskatutako informazioa eta dokumentazioa ematea.