Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK ZUEKINGAZTE BONUEN BIGARREN EDIZIOA AURKEZTU DU, GAZTEAK HERRIKO MERKATARITZARA HURBILTZEKO

2025eko lehen edizioan, baldintzak betetzen zituzten gazteen ia % 70ek jaso zuten bonua, eta kanpainaren balantzean 49.496 euroko eragin ekonomikoa kalkulatu zen. Aurten, 30 euroko 1329 bonu banatuko dira.

2026·11·03


Zumarragako Udalak ZuekinGAZTE bonuen kanpainaren bigarren edizioa aurkeztu du. Ekimenaren helburua da herriko merkataritzan eta Azokan kontsumoa sustatzea, gazteak bertako establezimenduetara hurbiltzea eta etorkizunean ere horietan erosteko ohitura indartzea. Helburu horiek Zumarragako 2030erako Hiri Ekonomia Jasangarriaren Plan Estrategikoan jasotako lan-ildoekin bat datoz, bereziki tokiko merkataritzaren dinamizazioari eta kontsumo jasangarriaren sustapenari dagokienez.

Kanpaina Rosa Maiza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak eta Iñaki Mendiluce Gazteriako zinegotziak aurkeztu dute prentsaurrekoan, 2025eko lehen edizioaren datuekin eta aurtengo kanpainaren xehetasunekin batera.

2025eko lehen edizioaren emaitzak

Iazko kanpainan, 808 gaztek jaso zuten 30 euroko bonua, baldintzak betetzen zituzten gazteen % 70k. Horietatik 737 bonu erabili ziren, eta 21.330 euro bideratu ziren zuzenean herriko establezimenduetara. Egindako balantze ekonomikoaren arabera, gazteen gastu gehigarria kontuan hartuta, 49.496 euroko eragin ekonomikoa kalkulatu zen.

Guztira, 29 saltokik eta Azokako bi postuk hartu zuten parte, eta guztiek erregistratu zituzten bonuen bidezko erosketak.

2026ko edizioa: 39.870 euroko aurrekontua eta 33 establezimendu

Aurten, Udalak 30 euroko 1329 bonu jarriko ditu gazteen eskura, guztira 39.870 euroko aurrekontuarekin. Kanpaina baldintzak betetzen dituzten gazteen % %70rengana iritsi ahal izango da, eta 31 saltoki eta zerbitzu-establezimenduk eta Azokako 2 postuk hartuko dute parte. Aurreikuspenen arabera, ekimenak 93.295 euroko jarduera ekonomikoa sor dezake herrian.

Rosa Maizak tokiko merkataritzaren egungo erronkei eta udalaren plan estrategikoari egin die erreferentzia: «Kontsumo-ohiturak aldatzen ari dira, eta herriko merkataritzak errealitate berrietara egokitu behar du. 2030erako Hiri Ekonomia Jasangarriaren Plan Estrategikoak tokiko merkataritza dinamizatzea eta kontsumo jasangarria sustatzea ditu lan-ildoen artean. ZuekinGAZTEren bidez, gazteek Zumarragako saltokiek eta Azokak eskaintzen duten guztia ezagutzea eta eguneroko erosketetan ere kontuan hartzea nahi dugu».

Iñaki Mendiluce Gazteriako zinegotziak, berriz, gazteen parte-hartzearen garrantzia nabarmendu du: «30 euro horiek erosketa puntual bat baino gehiago izatea nahi dugu. Gazteek agian ezagutzen ez dituzten establezimenduak deskubritzeko eta etorkizunean ere bertan erosteko aukera ikusteko balio dezala kanpainak».

Bonuak azaroaren 5etik 7ra banatuko dira

Bonuak 1991 eta 2008 artean jaiotako gazteek jaso ahal izango dituzte, betiere 2026ko urriaren 1a baino lehen Zumarragan erroldatuta badaude.

Piedad kaleko 16. zenbakiko kioskoan banatuko dira:

  • Azaroaren 5ean eta 6an: 10:00–13:00 eta 17:00–19:00.
  • Azaroaren 7an: 10:00–13:00.

Bonua jasotzeko, indarrean dagoen NAN edo AIZ originala aurkeztu beharko da. Bertaratu ezin dutenek beste pertsona bat baimendu ahal izango dute, dagokion dokumentazioa aurkeztuta.

ORDEZKARITZAREN XEDAPENA

Pertsona bakoitzak 30 euroko bonu bakarra eskuratu ahal izango du, izakinak agortu arte. Bonua 5 euroko bi zatitan eta 10 euroko beste bitan banatuta egongo da, eta azaroaren 5etik abenduaren 31ra erabili ahal izango da, titularrak berak egindako erosketetan.

ZuekinGAZTE 2026 kanpainari atxikitako establezimenduak


 

Azaroaren 4an argitaratu da ZuekinGAZTE 2026 kanpainari atxikitako establezimenduen behin betiko zerrenda. Guztira, 33 establezimenduk hartuko dute parte: 31 saltoki eta zerbitzu-establezimenduk eta Azokako 2 postuk.

Gazteek azaroaren 5etik abenduaren 31ra bitartean erabili ahal izango dituzte 30 euroko bonuak honako establezimendu hauetan:

AZOKAKO POSTUAK (2)

  • MAKATZA

  • SURTIDOS JOSE

SALTOKIAK ETA ZERBITZU-ESTABLEZIMENDUAK (31)

  • ARKU MODA

  • ATA HARATEGI URDAITEGIA

  • BABY

  • BAZAR ZUXU

  • CALZADOS LEKU ONA

  • DEPORTES APALATEGI

  • FARMACIA BERBEL

  • INAXIO

  • JOYERIA ORMAZABAL

  • JULITA MERTZERIA

  • KUTTUN LENCERIA

  • LANBROA BELARDENDA

  • LASKURAIN MODA

  • LIBRERIA LEGAZPI

  • LIBRERÍA URKI

  • LORAMENDI KIROLAK

  • MERCERIA AM

  • MERCERIA MARI

  • MENTXUYONE

  • MILAR LAGUN

  • NAIF CONCEPT STORE

  • NATALIETTA

  • ONENA EHUN

  • OSKARBI OINETAKOAK

  • OTXARAN

  • PINTURAS SANTA CRUZ

  • QUO BELLEZA

  • PELUQUERIA ITXURA

  • SALON DE BELLEZA LILURA

  • URBE

  • URIBA DOSS

Establezimenduen zerrenda Zumarraga Berrikusi aplikazioan ere kontsulta daiteke.