Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO ALKATEAK ETA LEPAKAK NEGUKO TXIKI-TXOKO ZERBITZUAREN BALORAZIOA EGIN DUTE
2025·03·17
Zumarragako Alkateak positiboki baloratu du 0-3 urte bitarteko haur eta familiei eskaini zaien zerbitzua. Zumarragako Euskadi plazako 4 zenbakian, Gure Txoko adinekoen egoitzako 4. solairuan dago kokatua, eta ostiral arratsaldeetatik igande arratsaldeetara eskaintzen da zerbitzua. Azaroan zabaldu zenetik 2376 erabiltzaile igaro dira bertatik.
Honelako zerbitzu baten eskaera, Urretxu-Zumarragako Lepaka guraso elkartetik iritsi zen. Bertako kide Leire Lambarri eta Ainhoa Aguadok egin dute lau hilabete hauen balorazioa. Oso eskertuak daude zerbitzua martxan jarri izanagatik eta udalarekin izandako elkarlanarengatik. Aurrera begira, zerbitzua eta espazioa handitzea eta egonkortzea nahiko lukete.
Zumarragako Udaletik hainbat datu gehitu dira: ia 16.000 €ko kostua izan du zerbitzuaren zaintzak eta berau hornitzeak. Gaur-gaurkoz, 73 familiak daude Txiki-txokoan izena-emanda: 39 zumarragarrak, 32 urretxuarrak, eta Gabiria eta Legazpiko familia bana. Udalak, familia horiei egindako galdetegia bat dator Lepakak egindako irakurketarekin: gurasoak eskertuta daude zerbitzuarekin, baina zerbitzua handitzea (espazio handiagoan ahal bada) eta egonkortzea eskatzen dute.
Alkateak hartu du berriro hitza, eta udaberrian ere zerbitzuak jarraituko duela aurreratzeaz gain, gurasoen eskaerei entzun, eta zerbitzua handitzeko eta egonkortzeko asmoa adierazi du.