Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAKO AZOKA URRIAREN 31ERA AURRERATU DA, SANTU GUZTIEN EGUNA DELA ETA

Zumarragako Azoka, tokiko produktuen, bai elikagaien, bai ehungintzaren, topaketarako erreferente, asteburu honetako ohiko lanaldia urriaren 31ra, ostirala, aurreratuko da, azaroaren 1ean, larunbata, ospatzen den Santu Guztien Eguna dela eta.

2025·10·29


ZUMARRAGAKO AZOKA URRIAREN 31ERA AURRERATU DA, SANTU GUZTIEN EGUNA DELA ETA

Zumarragako Azoka, tokiko produktuen, bai elikagaien, bai ehungintzaren, topaketarako erreferente, asteburu honetako ohiko lanaldia urriaren 31ra, ostirala, aurreratuko da, azaroaren 1ean, larunbata, ospatzen den Santu Guztien Eguna dela eta.

Ohi bezala, bertako produktuen aukera zabala eskainiko du Azokak, elikagai freskoen, ehun-produktuen eta loreak saltzen dituzten postuen eskaintza nabarmenduko da, urtero bezala, Santu Guztien Egunean beren senitartekoei omenaldia egin nahi dietenentzat eskuragarri egongo dira.

Arropa eta bestelako produktuen postuak Plazan egongo dira, larunbatero ohi bezala (8:30etik 13:30era). Baserritarren eta produktu ekologikoen saltokiak, berriz, Nabean egongo dira, ohiko lekuan.

Azoka egun hau beste ospakizun eta azoka batzuekin bat datorrenez, garrantzitsua da aipatzea zeinbait postu ez direla aste honetan bertan izango. Hala ere, herritarrek ohiko eskaintzaren ugaritasunaz eta freskotasunaz gozatu ahal izango dute.

Azokara hurbildu ezin direnentzat gogoratu KLIK eta JASO takila zerbitzua mantentzen dela, bezeroei saltokiekin zuzenean eskaerak egiteko aukera ematen die eta gaitutako banaketa-puntuan jasotzeko eta jasotze-ordutegia aukeratzeko erosotasunarekin.

Azokaren web atari ofizialean www.zumarragakoazoka.eus dago postuekin harremanetan jartzeko informazioa.

Ez huts egin! Aste honetan, urriaren 31n, ostiralean, izango da Azoka. Zatoz, eta gozatu tokiko produkturik onenez. Zure zain gaude!