Eduki publikatzailea
2023·11·06
Larunbatean inauguratu zen Zumarragako Azokaren gune berritua, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua bertan zirela.
Ekitaldian izan ziren: Elena Moreno Merkataritzako zuzendaria, Maite Valmaseda Gipuzkoako Merkataritza Federazioko zuzendaria, Iñaki Elgarresta Goimeneko presidente eta Landaolako ordezkaria, Jone Berastegi Goimeneko teknikaria, Maider Sudupe eskualdeko merkataritza bulegoko teknikaria, Amaia Reta Urola Garaia turismo bulegoko teknikaria, Bi-Tartean elkarteko ordezkariak, Iñigo Arteche Ikertaldeko gerentea eta Zumarragako Udaleko zinegotziak.
Azoka 1865eko apirilean martxan jarri zen, ostegunetan eta hamabostean behin. 1954an, plaza birmoldatu ondoren, azoka bertan kokatu zen, eta, harrezkero, bertako produktuak hartzen ditu arkupeetko eremuan. Larunbatetan izatera pasa zen.
Azken berritze-proiektua 2015-2019 legegintzaldian hasi zen, udalerriko merkatuak eta azokak dinamizatzeko proiektu estrategiko bat abian jarrita. Parte-hartze prozesu bizia izan du: batetik azokako saltzaile eta baserritarrena, baita udalerriko eta eskualdeko ekonomia-, gizarte-, kultura- eta kirol-eragileena ere, eta, noski, herritarrena ahaztu gabe.
Berritze horrek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana abian jartzea ekarri zuen eta horrek Next Genetarion EU funtsen laguntzarekin, proiektuari bultzada handia ematea ahalbidetu zuen. Azken finean, hiri-ekonomiaren ikuspegia du xede. Hiri ekonomian, azokak, merkataritzak, ostalaritzak eta turismoak ahaleginak batu dituzte, gaur egun espazio horretan ikusten duguna errealitate bihurtzeko. Lehen sektorea eta bertan lan egiten dutenak duintzeko gune berritua da, egungo bezeroen eskaera berriei erantzuten diena.
Orain arte, 2.400.000 € inbertitu dira hiri-ekonomiako proiektu horretan, eta Merkataritza eta Turismo Ministerioaren 925.000 €ko dirulaguntza izan du, Next Generation EU funtsen bidez. Horiei beste 500.000 € gehitu behar zaizkie 2018tik egindako lanengatik.
Horretarako, funtsezkoa izan da zutabeen estalduraren diseinua, postu berriak eta Klik eta Jaso takilak egokitzea, “Zumarraga Bide Bizia”-ren turismo-estrategiaren erdigunean baitago azoka. Zutabe, postuen eta takilen berritzeak, gainera, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Zuzendaritzaren laguntza ekonomikoa izan du.
Proiektu honen gauzatzea beste erakunde batzuen laguntza eta lankidetzari esker lortu ahal izan da, bai probintziatik, autonomia erkidegotik, estatutik eta Europatik ere.
Laster, proiektu berriak onartuko dira, 2,5M €ko aurrekontuarekin, zeinak Merkataritza eta Turismo Ministerioak 2Mko dirulaguntza izango duten Next Generation EU funtsetatik.