Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAKO AZOKAKO ORDENANTZA BERRIA SORTZEKO GALDETEGIA DENONTZAT ESKURAGARRI

Zumarragako Azokako Ordenantza berria egin behar dela jakinarazi genuenean esan zen bezala honezkero erabilgarri daude hau sortzeko parte hartze prozesuko galdetegiak. Hauek lehenengo instantzia batean herritarren ikuspuntua, kezkak, beharrak eta nahiak ezagutzeko bideratuak daude.

2022·07·27

Galdetegi hauek bete ahal izateko hainbat aukera eskaintzen dizkizuegu:

  • Lehenengoa ohiko edo tradizionalena da, Udaletxeko Harrera Zerbitzuan, Gure Txoko Jubilatuen Egoitzan edota Zelai Arizti Kultur Etxean galdetegi eta postontzi batzuk ezarri dira, bertan bete eta zuzenean postontzian sartuz zuen ekarpenak egin ahal izateko.
  • Gainontzeko bideak On Line izango dira, bai ordenantza sortzeko partaidetza prozesurako prestatu den webgunean (ZUMARRAGAKO AZOKA ORDENANTZA (google.com)), Zumarragako Udalaren webgunean ( Zumarragako Udala), Udaleko sare sozialetan ( intsgramFacebook), Zumarragako Azokako sare sozialetan ( InstagramFacebook)

GALDETEGIA 

Herritar edota Zumarragako Azokaren erabiltzaile orori gonbidatzen zaituztegu zuen ekarpenak egitera, guztion artean guztientzako den Zumarragako Azoka bat eraiki dezagun.

Azokaren Ordenantza sortzeko prozesu partehartzailearen nondik norakoak. 

Azokaren Ordenantza sortzeko prozesu partehartzailearen AURKEZPENA