Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO AZOKAKO POLTSA BERRERABILGARRIEN BANAKETA BERRIA, TOKIKO MERKATARITZA ETA JASANGARRITASUNA SUSTATZEKO
2025·02·05
Zumarragako Udalak tokiko merkataritza eta jasangarritasuna sustatzen duten ekimenen alde egiten jarraitzen du. Datorren otsailaren 8an, larunbata, Zumarragako Azokan erosketak egiten dituztenek azokako poltsa berrerabilgarri bat lortu ahal izango dute.
Ekintza honetan parte hartzeko, erosleek Zumarraga Berrikusi aplikazioan sartu beharko dute eta, ZB Klubaren barruan, “AZOKA (otsailak 8)” izeneko zozketa lokalizatu. Behin hara iritsita, egun bereko erosketa-tiketa igo beharko dute, gutxienez 5 eurorekin. Erabiltzaile bakoitzak poltsa bat eskuratu ahal izango du.
Ekimen honek bi helburu ditu: erosketak Zumarragako Azokan dinamizatzea eta fidelizatzea, eta poltsa berrerabilgarrien erabilera sustatzea, iraunkortasunarekiko konpromisoaren barruan.
Poltsak Piedad kaleko prentsa-kioskoan banatuko dira (Hirukia parean), 09:30etik 13:00etara. Gune hori egokitu egin da, Udalaren hainbat ekimenen informazio eta dinamizazio gune gisa. Poltsak banatzeaz gain, “Herrian erosi, Etxean jaso” doako etxez etxeko banaketa zerbitzuaren berri emango dute, baita beste udal ekimen batzuen berri ere, “Zumarraga Bide Bizia” marka turistikoa kasu.
Poltsa berrerabilgarriak zein prentsa-kioskoaren egokitzapena Next Generation UE funtsen finantzaketari esker egin ahal izan dira, "Zumarraga eredu komertzial digitala eta jasangarria" proiektuaren baitan.
Zumarragako Udalak tokiko merkataritzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, udalerriko ekonomiaren funtsezko ardatz gisa, eta laguntza-, fidelizazio- eta jasangarritasun-ekintzak bultzatzen jarraituko du.