Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAKO HAUR ETA NERABEEN KONTSEILUA-amaierako osoko bilkura

Zumarragako haur eta nerabeen ordezkariek otsailetik egun arte landu dituzten ekarpen eta proposamenak udaletxeari helarazi dizkiete

2023·05·19


ZUMARRAGAKO HAUR ETA NERABEEN KONTSEILUA-amaierako osoko bilkura

Zumarragako haur eta nerabeen ordezkariek otsailetik egun arte landu dituzten ekarpen eta proposamenak udaletxeari helarazi dizkiete

Zumarragako Udalak, haur eta nerabeen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, iaz gure udalerria haurren hiri lagun gisa aitortzeko hautagai izan dadin tramiteak hasi zituen.

Zigilu horren bidez, UNICEFek haurren eta nerabeen alde egindako lana balioesten du, Haurren Eskubideen Konbentzioaren ikuspegitik.

Haurren Hiri Lagunak programaren helburu nagusia haur eta nerabeen eskubideak tokiko politiketan aplikatzea sustatzea da. Udaletik garrantzia eman nahi diogu haur eta nerabeek duten eskubide garrantzitsuenetako bati eragiten dieten erabakietan parte hartzeko eskubideari.

Beraz, urte honen hasieran Zumarragako Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua sortu dugu, udalerriko ikastetxe guztietako bosgarren mailako eta seigarren mailako 18 haur eta nerabek osatua.

Haur eta nerabeen parte-hartze aktiborako kontsultarako eta elkarrizketarako organo iraunkor eta egonkorra da kontseilu hori, eta haur eta nerabeentzako udal-politikekin zerikusia duten gai guztiei buruzko iritziak, iradokizunak eta proposamenak udal arduradunei helaraztea du helburu.

Gaur goizean, Zumarragako haur eta nerabeen kontseilua amaierako osoko bilkura gauzatu da. Amaierako osoko bilkura honen helburua herriko txikitxoenek urtean zehar landu dituzten ekarpen eta proposamenak udaletxeko alkate, ordezkari, teknikari eta arduradunei helaraztea da eta, horrela, haur eta nerabeek duten eskubide garrantzitsuenetako bat, hots, eragiten dieten erabakietan parte hartzeko eskubidea, erraztea eta bermatzea.

Bertan, ekintza ugari egin dira. Lehenengoa aurten egindako plana kontrastatzea izan da. Bigarrena berriz, haur eta nerabeek aukeratu dituzten espazio berdeen gaiaren inguruan proposamenak eskaintzea. Horiek aurkeztu dituzte gaur, beraiek egindako maketen bidez.

Amaitzeko, prozesuaren garrantzia eta balioa gogorarazi da eta taldekideei euren prestutasuna eta bertaratzeagatik eskerrak eman zaizkie

Mikel Serranok, Zumarragako alkateak, eta Nerea Errastik, Zumarragako gazteriako zinegotziak, Udalarentzat prozesu hau oso baliagarria dela adierazi dute, eta eskerrak eman dizkiete partaideei egin dituzten ekarpen guztiengatik.