ZUMARRAGAKO HAUR ETA NERABEEN KONTSEILUA ERREALITATE BAT DA
2023·02·28
ZUMARRAGAKO HAUR ETA NERABEEN KONTSEILUA ERREALITATE BAT DA
Gaur, Unicef buru duen “Haurren Lagun diren Hiriak” proiektuaren barruan hasi den prozesu parte-hartzaileak, haurren eskubideak tokiko politiketan aplikatzea du helburu.
Gaur goizean aurkeztu da Zumarragako haur eta nerabeen kontseilua.
Haiek osatutako kontseilua, aldian behin hainbat saio eginez, udalerria hobetzeko proposamenak egingo dituena. Eta ez bakarrik herriko haurren bizitza hobetzeko proposamenak, baizik eta bertako biztanle guztiena ere bai, hiri bat lagunkoiagoa denean eta haurrak hobeto artatzen dituenean, hobea baita biztanle guztientzat.
Gaur, Unicef buru duen “Haurren Lagun diren Hiriak” proiektuaren barruan hasi den prozesu parte-hartzaileak, haurren eskubideak tokiko politiketan aplikatzea du helburu.
Mikel Serrano alkateak biltzarreko kideei azaldu dienez, haurrak eskubide guztiak dituzten herritarrak dira. Eta helduek baino urte eta esperientzia gutxiago izan arren, horrek ez du esan nahi adinekoek baino eskubide gutxiago dituztenik edo helduek eurenak ukatu ahal dizkietenik. “Udal honek garrantzia eman nahi dio haur eta nerabeen eskubide garrantzitsuenetako bati, hots, eragiten dieten gaiei buruzko erabakietan parte hartzeko eskubideari. Parte hartzeko eskubide hori, beharbada, gutxien errespetatzen denetako bat da, eta parte hartzen duzuen Kontseilu hau martxan jarrita, gauzak aldarazi nahi ditugu, eta zuen ideiak, iradokizunak eta hobetzeko proposamenak Udalean lan egiten dugun pertsonengana iritsi nahi ditugu, gure herriari buruzko erabakiak hartzerakoan kontuan hartzeko.”
Gazteria zinegotziak, Nerea Errastik, kontseilua osatzen duten parte-hartzaileen zerrenda azaldu du eta batzordearen funtzionamendu orokorraren berri eman die.
Ekitaldia amaitzeko, Aingerek, EDE Fundazioko teknikariak, hartu du hitza, bera kontseilua dinamizatzeaz arduratuko da. Aingerek azaldu duenez, haur eta nerabeen kontseilua gune bat da, non, haur eta nerabeek beren iritzia eta ikuspuntua eman ahal izango dute udal-eremuan lantzen diren alderdi guztien aurrean. Udalak konpromisoa hartzen du hemendik ateratzen diren ondorioak kontuan hartzeko, horiei balioa emanez eta haur eta nerabeen erabakitzeko eskubidea gauzatuz.
Ekitaldia amaitu ondoren, parte-hartzaile guztiak Zelai Arizti Kultur Etxera joan dira, bertan egingo baitira lan-saioak. Bertan, Planari lehen ekarpenak egin dizkiote eta euskara, ingurumena, osasuna, aisialdia, eskubideak eta laguntzak bezalako gaiak jorratzen hasi dira.