Eduki publikatzailea

ZUMARRAGAKO HAUR ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUAREN LOGOA AUKERATZEKO LEHIAKETA

Zumarragako Udalak Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren logoaren sorreran parte hartzera gonbidatzen ditu gazteak. Zumarragak haurren eskubideekin duen konpromisoa indartzen du udalerriko adingabeei irekitako diseinu lehiaketa baten bidez.

2024·09·18


ZUMARRAGAKO HAUR ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUAREN LOGOA AUKERATZEKO LEHIAKETA

Zumarragako Udalak Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren logoaren sorreran parte hartzera gonbidatzen ditu gazteak.

Zumarragak haurren eskubideekin duen konpromisoa indartzen du udalerriko adingabeei irekitako diseinu lehiaketa baten bidez.

2022ko urrian, Zumarragako Udalak hitzarmen bat sinatu zuen Unicefekin, Zumarragan bizi diren haur eta nerabeen eskubideak sustatzeko konpromisoa indartzeko.

Hori dela eta, 2023an Zumarragako Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua osatu zen, udalerriko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 18 haurrek osatua. Kontseilu hau partaidetza prozesu bat da, adingabeei aukera ematen diena udal-politiketan kontuan hartzen diren proposamenak egiteko.

Urtebeteko ibilbidearen ondoren, Gazteria Sailak Haur eta Nerabeen Kontseiluaren logoa aukeratzeko lehen lehiaketa antolatu du. Gainera, lehiaketaren oinarrietako testuak lagunkoi eta irisgarri bihurtzeko asmoz, irakurketa errazeko formatura egokitu dira.


 

2011 eta 2016 urteen artean jaiotako adingabeek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez 2 logo aurkeztu ahal izango ditu. Aurkeztutako logoak oinarrietan azaldutako ezaugarriak bete beharko ditu eta 2024ko urriaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira Zelai Arizti Kultur Etxean.

Zumarragako haur eta nerabeen astean zehar, azaroaren 18tik 26ra bitartean Kultur Etxean ikusgai egongo dira lehiaketara ekarritako ilustrazio guztiak. Azaroaren 20an, haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzeko, logo irabazlearen berri emango da, eta artistak eskola-materialean 100 euroko saria jasoko du. Gainera, lehiaketan parte hartzen duten guztiek diploma bat jasoko dute.

Lehiaketaren oinarriak.