Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAKO HIRI-ANTOLAMENDUA ZEUK ERABAKI

Zumarragako Udalak herritarroi parte hartzeko deia egin dizue, Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria egiteko lanak direla-eta

2022·10·04


ZUMARRAGAKO HIRI-ANTOLAMENDUA ZEUK ERABAKI

 

          Zumarragako Udalak herritarroi parte hartzeko deia egin dizue, Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria egiteko lanak direla-eta. Egun Aurrerapen-dokumentua prestatzen ari da Udala, eta bertan hiri-eredu estrukturala definituko da. Hori horrela, saio irekietara deitzen dizuegu, eta nahi duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.

 

          Bilera horiek irailaren 27an eta urriaren 6an izango dira, kultur etxeko beheko solairuko erakusketa aretoan, 18:00etatik 20:00etara.

 

 

 

          Lehenengo jardunaldian, mugikortasuna eta azpiegiturak, espazio publikoa, ekipamenduak eta paisaia eta landa-eremuak aztertuko ditugu.

 

 

          Bigarrenean, etxebizitzaren gaia, jarduera ekonomikoa eta hirigintza-garapenak landuko dira.

 

 

          Jardunaldi horiek ikastetxeekin, ikasleen guraso-elkarteekin eta adinekoekin egin diren hainbat jarduerarekin bat egiten dute, parte-hartze inklusiboa eta zeharkakoa lortzeko. Gogoan izan aurreko partaidetza-, informazio- eta diagnostiko-etapak kontsulta ditzakezuela Plan Orokorraren webgunean, (https://zumarragaplanorokorra.eus/).