Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

ZUMARRAGAKO LURPEKO APARKALEKUETAko IBILGAILUEN KONTROL SISTEMA BERRIA

Udalak lurpeko aparkalekuetako ibilgailuen kontrolerako sistema aldatu du.

2017·05·05


Lehengo makinetan txanponekin bakarrik ordain zitekeen; berrietan, ordea, banku-txartelarekin ere ordaindu ahal izango da. Energia-aurrezpenagatik, pantaila itzalita egongo da, baina edozein botoi sakatuz pizten da. Hizkuntza aukeratu ahal izango da: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa. Ondoren, “Aparkatzea” botoi sakatu. Ibilgailuen matrikula-zenbakia jarri beharko da. Bukatzeko, “Egiaztatzea” botoia sakatu eta tiketa aterako da.

Beste berritasun bat hileko bonoak, asterokoak, etab. atera ahal izatea da. Prezioak orain arteko berak izaten jarraituko du: Zelai Ariztin hileko bonoak 78,75 € (BEZa barne); intermodal geltokian, 59,06 € (BEZa barne).

Errotazio-tarifak ere berdinak dira. Ordu erdik 20 zentimo balio du; ordu bat 60 zentimo dira; bi ordu, 1,10 euro, etab. Beste tarifa bat iraupen luzekoa da: hiru egunengatik bati dagokiona ordainduko da, hau da, 8,20 €.

Bi aparkalekuetan sistema homogeneoa da eta intermodal geltokiko hesi-sistema kenduko delarik.


Oharrak

KONPOSTAREN KALITATEA HOBETZEKO KANPAINA: KONPOSTA DOAN BANATUKO DA GARBIGUNEETAN

Edukiontzi marroien sarrailak aktibatzearekin batera  edukontzi marroietan binilo berezia jarriko da  grafikoki bertan zer bota daitekeen eta zer ez argitzeko eta bide batez...

EKAINAREN 1EAN EDUKIONTZI MARROIETAKO SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 dela eta, martxoaren 17n  errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako  sarrailak  eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak...

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK 2020-07-12

Iragarki honen bitartez herritarroi aditzera ematen zaizue indarrean dagoen hautesle-zerrenda -udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri horretan erroldatuta...

OHIKO UDALBATZARRA 4/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko maiatzaren 19a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. UDAL ERREGELAMENDU OROKORRA: UDAL ORGANOEN BILERA...
Web edukia bistaratu