Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO PERTSONA NAGUSIEN ASTEA: ESPERIENTZIARI ETA BIZITZA PARTEKATUARI OMENALDIA
2025·09·23

ZUMARRAGAKO PERTSONA NAGUSIEN ASTEA: ESPERIENTZIARI ETA BIZITZA PARTEKATUARI OMENALDIA
Irailaren 25tik urriaren 1era, Zumarragak Pertsona Nagusien Astearen laugarren edizioa ospatuko du, Pertsona Nagusien Kontseiluak eta Udalak antolatuta, kultur, gizarte eta belaunaldi arteko jardueraz beteriko egitarauarekin.

Zumarragako Pertsona Nagusien Kontseiluak, Udalaren babesarekin batera, egitarau oparoa antolatu du urriaren 1ean ospatuko den Pertsona nagusien Nazioarteko Eguna dela eta. Astebetez, herritarrek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute: hitzaldiak, musika, kultura, erakusketak, belaunaldien arteko topaketak eta hausnarketarako guneak.
Programaren aurkezpena prentsaurrekoan egin da, eta Arantxa González Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Pertson Nagusien Kontseiluko kideek, Marian Caballero eta Mari Carmen Viedmak, hartu dute parte programazioaren xehetasunak emanez.
Prentsaurrekoan, Arantxa Gonzálezek honako hau nabarmendu zuen: “aste hau benetako festa izatea nahi dugu: eskerrak emateko, partekatzeko eta, batez ere, gogorarazteko gure adineko pertsonek errespetua, inklusioa eta bizitzan bete-betean gozatzen jarraitzeko aukera asko merezi dituztela”.
Zinegotziak azpimarratu zuen, halaber, oso garrantzitsua da astea laurogei urtetik gorako pertsonen aintzatespenarekin hastea: “80 urte edo gehiagora iristea sendotasunaren, bizitzaren, ikaskuntzen eta erresilientziaren benetako lekukotasuna da. Laurogei urtetik goragoko bakoitza gure historia kolektiboaren oroimen bizia da, eta aitortzea ere eskertzekoa da, jakinduria, eredu eta itxaropenaren erreferente izateagatik”.
Aurten, gainera, berrikuntza bat izango du Laurogei Urtetik Gorako Pertsonen Egunak: Udalak bere gain hartuko du erabat bazkariaren antolaketa, eta udalerriko 80 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dutela bermatuko du. Ekitaldira 175 pertsona baino gehiago joango dira.
Adinekoen Asteko egitaraua
- Irailaren 25a, osteguna – Adinekoen Eguna (80 urtetik gorakoentzat)
- 14:00 – Bazkari-omenaldia udalerriko 80 urte edo gehiagoko pertsonentzat. Zumarragako Udalak bere osotasunean antolatuta, parte-hartze
inklusiboa bermatzeko. Guztira, 175 pertsona baino gehiago bilduko dira ekitaldi hunkigarri honetan.
- 14:00 – Bazkari-omenaldia udalerriko 80 urte edo gehiagoko pertsonentzat. Zumarragako Udalak bere osotasunean antolatuta, parte-hartze
- Ostirala, irailak 26
- 11:00 – “Edadismoa: identifikatzeko eta jarduteko gakoak” hitzaldia, Andrea Pérez, Matia Fundazioko ikertzailea hizlari. Zelai Arizti kultur etxea.
- 18:00 – Doña Francisquita zarzuelaren proiekzioa, herritar guztientzat irekia. Zelai Arizti aretoan.
- Larunbata, irailak 27
- Goizean zehar – Informazio-mahaia Azokan, Pertsona Nagusien Kontseiluko kideen eskutik.
- 18:00 – Dantza tradizionalen jaialdia, Gure Txoko Pentsiodun eta Erretiratuen Elkarteak eta El Salvador Pentsiodunen Elkarteak antolatuta. Gure Txokon.

- Igandea, irailak 28

- 12:30 – Los Diversos taldearen kontzertua. Jon Ander López Lucas (bateria) bertako artistarekin. Zelai Arizti aretoan.
- 17:00 – Belaunaldi arteko mahai-jokoak, Jolasenea elkartea dinamizatzaile dutela. Azokako arkupeak.
- Astelehena, irailak 29
- 10:00 – Eskulanen erakusketaren inaugurazioa. Argixao-ko egoiliarrak, Eguneko Arreta Zerbitzua erabiltzen dutenak, El Salvador, Mairi, Topaleku tailerrak, Txiribiri egur-taila taldea eta Mary Franco eta Arantxa Azaldegi izango dira bertan. Erakusketa irailaren 29an, 30ean eta urriaren 1ean (10:00–13:30).


- 11:00–14:00 eta 16:30–19:30 – Ibili 100 begirekin sentsibilizazio-kanpaina, Eusko Jaurlaritza bultzatua. Euskadi plaza eta Gure Txoko.
- 17:30 – Loaren nahasteei buruzko hitzaldia, Pablo Latimori psikologia klinikoan espezializatutako profesionalaren eskutik. Zelai Arizti kultur etxea.
- 10:00 – Eskulanen erakusketaren inaugurazioa. Argixao-ko egoiliarrak, Eguneko Arreta Zerbitzua erabiltzen dutenak, El Salvador, Mairi, Topaleku tailerrak, Txiribiri egur-taila taldea eta Mary Franco eta Arantxa Azaldegi izango dira bertan. Erakusketa irailaren 29an, 30ean eta urriaren 1ean (10:00–13:30).
- Asteartea, irailak 30
- 18:00 – Doluari buruzko mahai-ingurua, Idoia Luzuriaga, Hezibideko teknikaria moderatzaile dela. Parte-hartzaileak:

- Pello Biain, filosofia irakaslea
- Amaia Madariaga, Hil Argi elkarteko kidea
- Nerea Manterola, Argixao egoitzako zainketa aringarrietako psikologoa
- Oihana Bragado, etxeko ospitalizazioko erizaina
- Ane Areizaga, Zumarragako Ospitaleko onkologoa
- 18:00 – Doluari buruzko mahai-ingurua, Idoia Luzuriaga, Hezibideko teknikaria moderatzaile dela. Parte-hartzaileak:
- Urriak 1, asteazkena – Adinekoen Nazioarteko Eguna

- 10:00 – Belaunaldi arteko ibilaldia Euskadi plazatik. Haur eta Nerabeen Kontseilua eta Tau-taupadak ibilaldi-taldea izango dira bertan, eta Oleta tabernan egingo den hamaiketakoarekin amaituko da.
- 18:00 – Urteurreneko manifestuaren irakurketa, eta jarraian Irri Makila antzerki taldearen emanaldia. Gure Txoko (bigarren solairua).
Herritar guztiei gonbitea
Zinegotziak herritar guztiei zuzendutako mezu batekin itxi du mintzaldia: “Haiek eman dizkigute historia, sustraiak eta balioak; orain guri dagokigu errekonozimendua, errespetua eta arreta handia ematea. Herritar guztiak gonbidatzen ditugu ospakizun honetan parte hartzera, jarduera bakoitza gure gizarteari hainbeste eman diotenengandik ikasteko eta laguntzeko aukera baita”.

