Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO PERTSONA NAGUSIEN ASTEA OSPATUKO DA IRAILAREN 26TIK URRIAREN 1ERA
2022·09·21
ZUMARRAGAKO PERTSONA NAGUSIEN ASTEA OSPATUKO DA IRAILAREN 26TIK URRIAREN 1ERA
Zumarragako Adinekoen Kontseiluak, Zumarragako Udalaren laguntzarekin, hainbat jardueraz beteriko aste berezia antolatu du
Urriaren 1a, adinekoen nazioarteko eguna da. Egun hori ospatzeko, Zumarragako Adinekoen Kontseiluak, Zumarragako Udalaren laguntzarekin, hainbat jardueraz beteriko aste berezia antolatu du eta gaur kontseiluko partaide diren Arantxa Corrales, Lourdes Rodriguez eta Miren Amilibia eta Zumarragako alkateak, Mikel Serranok, Zumarragako Pertsona Nagusien Aste honen aurkezpena dute.
Bertan, Mikel Serrano alkateak Zumarragako Pertsona adinduen kontseilua eta hauek beren esperientzia eta jakinduriaren eta ekimen aparta gainontzeko herritarrei helaraziz Zumarraga hobeago bat eraikitzeko egiten duten lana goraipatu nahi izan du.
Astearen egitaraua eta nondik norakoak Lourdes Rodriguezek azaldu ditu eta bertan ondorengo jarduerak izango dira: argazki-erakusketa, gai desberdinei buruzko hitzaldiak (osasuna, herentziak, emozioak), teknologia berriei buruzko prestakuntza-tailerra, ibilaldi osasungarri dinamizatua eta aperitiboarekin, udalerria hobetzeko tailer parte-hartzailea, gaurkotasuneko film baten emankizuna ondorengo eztabaidarekin (100 egun, Txoko egun desberdinetarako), kultur jardueren erakustaldia.
Datak: irailaren 26tik urriaren 1era
Jarduerak Zumarragako hainbat gunetan izango dira: Zelai Arizti, KZgunea, Zelai Arizti Aretoa (zinema), Areizaga plaza - Kalebarren.