Atzealdea
ZUMARRAGAKO UDAL HILERRIAREN ORDUTEGIA LUZATU DA AZAROAREN 2RA ARTE
Urriaren 19tik azaroaren 2ra bitartean, hilerria 08:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, Santu Guztien Eguna dela eta
2026·10·19
Azaroaren 1ean Santu Guztien Eguna ospatuko dela eta, Zumarragako Udalak udal hilerriaren ordutegia luzatzea erabaki du, herritarrek hilobietara joateko, horiek txukuntzeko eta hildako senide eta gertukoak bisitatzeko aukera gehiago izan ditzaten.
Neurri honen helburua da bisitak erraztea eta egun hauetan sor daitezkeen jende pilaketak saihestea.
Hala, urriaren 19tik azaroaren 2ra, bi egunak barne, hilerria 08:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Ohiko ordutegia 10:00etatik 18:00etara izanik, ordutegia egunean hiru orduz luzatuko da.
Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.
Nola instalatu PWA?
Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.