Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK 262.400 € BIDERATUKO DITU EUSKARAREN SUSTAPENERAKO 2024AN
2024·02·23
ZUMARRAGAKO UDALAK 262.400 € BIDERATUKO DITU EUSKARAREN SUSTAPENERAKO 2024AN
Nerea Errasti batzordeburuak udalaren Euskararen Sustapenerako Ekintza Planaren azken hamar urteetako kudeaketaren balantze ekonomikoa aurkeztu du.
Otsailaren 23an, Zelai Ariztiko areto nagusian aurkeztu ditu Nerea Errasti Euskara, Hezkuntza eta Gazteria batzordeburuak Euskararen Sustapenerako Ekintza Planak hamar urte hauetan eman dituenak.
2012an Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak ESEP onartu zuenetik 248.177,97 € baliatu ditu urtero Zumarragako Udalak batez beste urtero euskararen ezagutza eta erabilera handitzeko asmoz.
Aitor Lizarazu Hizkuntza Normalkuntza teknikariak lagunduta, 2024ko Euskararen Sustapenerako Ekintza Planeko aurrekontuen eta ekintza batzuen berri eman dute. Hauek dira urteko kudeaketa planeko zazpi helburu estrategikoak eta euren aurrekontuak:
1. Familian euskararen transmisioa sendotzea: 6.500 €
2. Irakaskuntzan euskararen ezagutza eta erabilera bermatzea: 50.000 €
3. Helduen euskalduntze-alfabetatzea laguntzen jarraitzea: 140.000 €
4. Zumarragako udal administrazioaren VII. euskalduntze plana onartzea: 7.000 €
5. Arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera erraztea: 3.000 €
6. Aisian, kulturan eta kirolan euskararen presentzia handitzea: 25.100 €
7. Euskarazko tokiko hedabideak laguntzea: 25.500 €
Horiek Euskara Zerbitzuko aurrekontuak dira, baina beste departamenduetatik ere bideratzen dira euskarazko ekintzak: kultura, gazteria...
Bukatzeko, Nerea Errasti euskara batzordeburuak, Euskara Zerbitzuko ateak zabalik daudela gogorarazi du, edozein ekarpen gomendio edota proposamen jasotzeko, azpimarratuz, gurean euskararen erabilera handitzeko erronkan, guztiok baturik aritzeak duen garrantzia.