Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK 60 EUROKO BONUA EMATEN DIE FAMILIEI ESKOLA MATERIALA ZUMARRAGAN EROSTEKO

Guztira 2.600 familia baino gehiagok jaso dituzte onurak. Aurten, zehazki, 944 neska-mutilek jasoko dute eskutitza 50.000€ zuzkidura aurreikusirik.

2022·06·23


ZUMARRAGAKO UDALAK 60 EUROKO BONUA EMATEN DIE FAMILIEI ESKOLA MATERIALA ZUMARRAGAN EROSTEKO

Guztira 2.600 familia baino gehiagok jaso dituzte onurak. Aurten, zehazki, 944 neska-mutilek jasoko dute eskutitza 50.000€ zuzkidura aurreikusirik.

Gaur ZuEKIN ESKOLARA programa aurkeztu du Mikel Serrano, Zumarragako alkateak. 2018 an hasi eta aurten 5. edizioa izango duen, herriko familiei eskolara itzultzeak suposatzen duen gastuetan laguntzea eta gastu hori herriko saltegietan burutzea, hau da, Zumarragan bertan gelditzea, udalerriko merkataritzan kontsumoa sustatzea, helburu duen programa.

“Sektoreak berak eta familiek oso ondo baloratzen duten programa da, eta, horregatik, ZuEKIN Eskolara-ren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Eskolara itzultzeko garaian egiten den gastua bertan gera dadin.” Adierazi du Mikel Serranok.

Datuen arabera, programa honen bidez, udalerrian, 2018tik, 140.000 € baino gehiago atxiki dira eta 2022 urterako 50.000 €-ko zuzkidura aurreikusten da, aurreko urteko edizioan kontsumitutakoaren araberakoa, dena den, “premiarik balego, gastu hori handitzeko aukera dago, inolako arazorik gabe” azpimarratu nahi izan du alkateak.

Guztira 13 saltoki izan dira programa honen onuradun, aurtengo ediziorako momentuz 7 saltoki daude programari atxikita, baina atxikitzeko epea zabalik dago oraindik, eta dozena bat inguru izango direla aurreikusten dugu. Izan ere, horrelako produktuen salmentarekin zerikusia duten saltoki guztiek parte hartu ohi dute ZuEKIN Eskolara programan.

Laguntza hauek Zumarragako familiei zuzenduta daude, eta 60 euroko bonua ematen zaie udalerrian erroldatutako eta 6 eta 15 urte bitarteko haur bakoitzeko, hau da, 2007-2016 bitartean jaiotako haur bakoitzeko. Guztira 2.600 familia baino gehiagok jaso dituzte onurak honezkero. Aurten, zehazki, 944 neska-mutilek jasoko dute eskutitza, dagokien bonuarekin.

Bonuak eskutitz bidez iritsiko zaie dagokion orori, izendunak dira eta 6 zatitan banatuta egongo dira (5 €/ 5 €/ 10 €/ 10 €/ 10 €/ 10 €/ 20 €) erosketak aldi eta denda ezberdinetan egin ahal izateko.

Hauek, eskola-materiala, liburu-denda edo paper-dendako produktuak, ohiko kirol-arropa, kirol-zapatilak, betaurrekoak edo lentillak, kalkulagailua, motxila, estudiorako flexoa… erosteko bidertuta daude. Aldiz, ezingo dira testuliburuak edo material informatikoa erosteko erabili.

Bukatzeko, Mikelek bonuen erabilerarako epeak adierazi ditu. “Bonuak uztailaren 1etik aurrera kontsumi daitezke. Aldaketa hori iaz egin genuen, eskola-materialaren erosketak aurreratzen duten pertsonei laguntzeko, eta urriaren 31ra arte trukatu ahal izango dira.”