ZUMARRAGAKO UDALAK 89.000€ BIDERATUKO DITU HERRIAN BIZI DIREN GAZTEAK ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO
2023·10·10
Zumarragako Udalak aurten ere 2023rako Euskadiko FSE Plus Programaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen deialdian parte hartu du.
Bi lan-eskaintza argitaratzeko baimena eman du, honako postuak betetzeko:
- Dokumentuak digitalizatzeko administrazio-lanpostu bat. Dokumentuen tratamendu digitalerako, dokumentuak prestatu, sailkatu, katalogatu eta digitalizatzeko eginkizunak bete beharko dira.
- Merkatuak eta azokak dinamizatzeko lanpostu tekniko bat.
Bi kontratuek 12 hilabeteko iraupena izango dute, eta aurreikusitako kostua 89.000 €-koa da guztira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak 68.294,87 € jarriko ditu Europako Gizarte Funtsarekin finantzatuta, eta Zumarragako Udalak bere gain hartuko ditu gainerako 20.705,13 €-ak.
Eskaintza hauek Zumarragan bizi diren pertsonei zuzenduta daude. Interesa dutenek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean kontsulta ditzakete bete beharreko baldintzak, eta bertan aurkeztu dezakete beraien hautagaitza.