Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK BAT EGITEN DU UNICEFEN #LápicesyVacunas ERRONKA SOLIDARIOAREKIN, OSASUNA ETA HAUR HEZKUNTZA MAILA GLOBALEAN LAGUNTZEKO
2025·07·09

ZUMARRAGAKO UDALAK BAT EGITEN DU UNICEFEN #LápicesyVacunas ERRONKA SOLIDARIOAREKIN, OSASUNA ETA HAUR HEZKUNTZA MAILA GLOBALEAN LAGUNTZEKO
Liburutegian orri-markatzaile solidarioak banatuko dira kanpainari ikusgarritasuna emateko eta herritarren lankidetza errazteko
Zumarragako Udala UNICEFekin elkarlanean ari da #LápicesyVacunas kanpaina solidarioa zabaltzeko. Ekimen horren helburua mundu osoko haurrei 100.000 kit arkatz eta txerto bidaltzea da, osasunerako eta hezkuntzarako duten eskubidea sustatuz.
Kit horiek polioaren eta elgorriaren aurkako funtsezko txertoak dituzte, arkatzekin eta oinarrizko eskola-materialarekin batera. Baliabide sinpleak, ekonomikoak eta inpaktu handikoak dira, eta, UNICEFen hitzetan, "osasuna eta kultura demokratizatzen dute. Etorkizuneko haziak dira".
Zumarragako Udalak bat egin du erronka horrekin, eta herritarren lankidetza bultzatu nahi du udako kanpaina honetan. Horretarako, Zumarragako liburutegian liburu bat alokatzen duen orok orri-markatzaile solidario bat jasoko du. Bertan, kanpainaren inguruko informazioa eta ekarpenean parte hartzeko QR kode bat agertuko dira. Horrela, ekimenari ikusgarritasuna emateaz gain, herritarren inplikazioa errazten da, urrats sinple baten bidez elkartasun handiagoa lortzeko.

