Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK BERDINDU IBILTARIA ZERBITZUAREN BISITA HARTUKO DU MAIATZAREN 28AN
2026·05·11

Zumarragako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuarekin elkarlanean, Berdindu Ibiltaria ekimena hartuko du datorren maiatzaren 28an Zelai Arizti Kultur Etxean. Zerbitzuaren helburua LGTBI+ pertsonei eta herritar guztiei genero identitateari, orientazio sexualari, aniztasun sexualari edo LGTBI+ legediari buruzko informazioa, orientazioa eta arreta hurbiltzea da.
Ekimen honen bidez, Zumarragako Udalak herritarren ongizatea, aniztasunarekiko errespetua eta pertsona guztientzako espazio seguru eta inklusiboak sustatzeko duen konpromisoa berretsi nahi du. Zerbitzu profesional eta konfidentzial hau herritarrengana gerturatzeak aukera emango du zalantzak argitzeko, orientazioa jasotzeko eta laguntza sareetara hurbiltzeko.
Arreta presentziala Zelai Arizti Kultur Etxean eskainiko da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Hitzordua eskatzeko edo informazio gehiago jasotzeko, herritarrek honako bide hauek izango dituzte eskura:
- 900 840 128
- 688 769 865
- berdindu.gipuzkoa@euskadi.eus
Zumarragako Udalak herritarrak animatu nahi ditu zerbitzu hau ezagutzera eta behar duten informazio edo laguntza jasotzera hurbiltzera.

