Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK DOAKO ETXEZ ETXEKO BIDALKETA ZERBITZUA JARRI DU MARTXAN BERRIZ ERE TOKIKO MERKATARITZA BULTZATUZ
2025·02·03
Zumarragako Udalak martxan jarri du, beste behin, herrian egindako erosketak etxera bidaltzeko doaneko zerbitzua. Erosketa-esperientzia erraztu eta tokiko merkataritza indartzen duen ekimen jasangarri eta irisgarria da.
“Herrian erosi, etxean jaso” lelopean, Zumarragako Azokako postuetan edo herriko saltokietan egindako erosketak etxean jasotzeko aukera eskaintzen die kanpaina honek herritarrei. Zerbitzua doakoa da bai herritarrentzat eta bai merkatarientzat Udalak tokiko ekomonia sustatzeko eginiko 15.000 €-ko inbertsioari esker.
Nola funtzionatzen du?
Zumarragako herritarrek beren dendarik gustukoenetan egin ditzakete erosketak. Bidalketa-zerbitzua eskatzeko, aski da dendara edo merkatura joatea, erosketa egitea eta saltokiari etxera bidaltzeko aukera eskatzea. Merkataria bera arduratuko da eskaera jasotzeko eskatzeaz.
Zerbitzua emateko ezarritako egunetan, banatzaile bat saltokira joango da erosketa jasotzera, eta zuzenean eroslearen etxera eramango du. Banaketa bizikleta elektriko batean egiten da, produktuak garraiatzeko kutxa batekin, ingurumenarekin arduratsua den zerbitzua bermatzen duen sistema jasangarri eta konfiantzazkoa.
Banaketaren egunak eta ordutegiak
Astearte eta larunbatetan: 11:00 - 14:00
Osteguna: 16:30 - 19:30
Atxikitutako saltokiek “Herrian erosi, etxean jaso” kanpainaren identifikatzailea izango dute ikusgai, nahiz eta herriko edozein saltokiri eska daitekeen, guztiek eska bait dezakeen zerbitzua bezeroentzat.
Erosketa erosoa egiteko aukera gehiago: “Klik eta Jaso” zerbitzua
Horrekin batera, Zumarragak “Klik eta Jaso” zerbitzua ere eskaintzen du, leihatila-sistema bat, batzuk hoztuak, herritarrek beren erosketak eguneko edozein unetan jasotzeko aukera izan dezaten. Irtenbide horrek aukerak zabaltzen ditu, bai merkatuarentzat, bai tokiko merkataritzarentzat, eta eskaintza irisgarria bermatzen du eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan.
Saltokietarako izen-ematea
Zerbitzu hori eskaini nahi duten dendek eta saltokiek izena eman dezakete 688 730 048 telefonora deituta, kanpainako identifikatzailea jaso eta erabiltzen hasteko.