Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK EUSKARALDIAN IZENA EMAN DU

Zumarragako Udalak izena eman du Euskaraldian entitate modura, eta herriko gainerako entitateei ere luzatu nahi die horretarako gonbidapena

2022·07·18


ZUMARRAGAKO UDALAK EUSKARALDIAN IZENA EMAN DU

Zumarragako Udalak izena eman du Euskaraldian entitate modura, eta herriko gainerako entitateei ere luzatu nahi die horretarako gonbidapena.

Ariketa azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da, baina dagoeneko era guztietako elkarte, denda, taberna, enpresa edota asoziaziok dute Euskaraldian, entitate modura izena emateko aukera. Horretarako baldintza bakarra, entitatean, arigune bat izatea da, hau da, guztiek euskaraz ulertzen duten lekua.

Zumarragako udaletxearen kasuan hamahiru arigune izango dira, hain zuzen ere: herritarren arreta bulegoa, zergabilketa, udaltzaingoaren hiru erreleboak, gizarte zerbitzuak, kultur etxea, kiroldegia, hirigintza, idazkaritza, alkatetza, kontu-hartzailetza eta bake epaitegia.

Hori horrela, Zumarragako Udalak herriko entitateoi gonbidapen luzatu nahi dizue zuek ere zuen entitateetan, guztiok euskaraz ulertzen duzuen lekuren bat baduzue, Euskaraldian izena emateko, hartara, guztiok elkarrekin, euskararen erabileran eragiteko.

 Informazio gehiago eta izen-ematea 

Entitateon izen-ematean laguntzeko asmoz, aste honetan hainbat bisita egingo dira herriko establezimenduetara. Edozein zalantza edo argibide:

Goizargi Oruesagasti Otaño

g.oruesagasti@elhuyar.eus  
Tel.: 943 363 040 | luzp.: 509

Mugikorra: 610 48 94 50

 

Tasio Arrizabalaga Azpiroz

t.arrizabalaga@elhuyar.eus

Tel.: 943 363 040 | luzp.: 501

Mugikorra: 610 48 94 07