Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK GABONETAKO ARGIAK PIZTUKO DITU DATORREN OSTEGUNEAN, ABENDUAK 5
2024·12·04
Herriko kaleak girotzeko eta merkataritzan kontsumoa bultzatzeko helburuarekin, aurten ere, Zumarragako Udalak Gabonetako argiak pizteko ekitaldi "solidario" bat antolatzea erabaki du datorren ostiralean, abenduak 5, 19:00etan Euskadi plazan (Zumarraga).
Kaleak argiztatu eta kolorez jantziko dira egun horretan, 19:00etatik aurrera, Mikel Serranok -Zumarragako alkateak- eta Nagusilan elkarteko boluntario kideek, zahartze aktiboa sustatzen dutenak, parte hartuko duten ekitaldi bat izango da, herrian lan egiten duten elkarte boluntarioei udalaren babesa erakusteko eta, horrela, egiten duten lana ikusarazteko.
Nagusilanek 'errefortzuak' bilatzen ditu adinekoei edo egoera ahulean daudenei laguntzeko, animatzeko eta entretenitzeko, hori baita elkarte honek egiten duen lana. Zumarragako gerontologikoan ingresatuta dauden pertsonei laguntzea da bere eginkizun nagusietako bat, kartetan, bingoan, txapela jaurtiketan... aritzen baitira, eta kantatu ere egiten dute. Bakardade egoeran dauden adineko pertsonei lagundu eta animatzea. Zahartze aktibo solidario baten bidez adinekoen ahalduntzea sustatzea konpromiso bezala hartu dute. Elkartasuna, parte-hartzea eta eraldaketa soziala dira balioan jartzen dutena.
Zumarragako Udalak bere babesa adierazi nahi dio elkarte honi, Nagusilanek egiten duen lan desinteresatua aitortu nahi izan dio, aurtengo Gabonetan udalerriari "argia emango dion eskua" izateko gonbidapena egin baitio.
Argiak piztu ondoren, musika herriko kaleetan zehar ibiliko da trikitilarien eskutik. Gainera, txikienek txokolatada batez gozatzeko aukera izango dute. Txokolatada 18:30etan hasiko da, udaletxeko arkupetan, eta argazkiak ateratzeko aukera izango dute Gabonetako photocall gune batean, plazan bertan.
Berrikuntza gisa, nabarmendu nahi da gabonetako argiak Piedad kalearen ingurura zabaldu direla, zuhaitzetan argiak ipiniz, eta orain Zumarragako Udalaren argiztapenarekin bat datoz. Aurtengo gabonetako giroaren guztizko aurrekontua 49.682.60 €-koa izan da, eta horren zati bat Eusko Jaurlaritzaren Hirigune programaren bidez Bi-Tartean Elkarteak jasotzen dituen laguntzekin babesten da. Gainera, Udalak adierazi duenez, Gabonetako argiztapen guztia LEDa da, eta, horrela, Gabonetako girotze iraunkorra lortzen da, 2030 Agendarekiko konpromiso argia adieraziz.
Amaitzeko, zumarragar guztiei dei egiten zaie gure herriko merkataritza babesteko, gabonetako erosketak herriko establezimenduetan egiteko eta modu jasangarri eta solidarioan egiteko.