Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK HERRIARI BURUZ IDAZTEN DIREN UNIBERTSITATE-LANAK SARITUKO DITU
2026·02·05

Zumarragako Udalak Zumarragan edo Urretxun erroldatuta dauden 30 urte arteko gazteei zuzendutako sari deialdia jarri du abian, betiere Zumarragari lotutako Gradu Amaierako Lanak (GrAL) edo Master Amaierako Lanak (MBL) egin eta gainditu badituzte. Gutxienez zortziko kalifikazioarekin. Aurkeztutako lanek ikuspegi askotik landu ahal izango dute Zumarraga, betiere lanaren edukiak ekarpen nabaria badu.
«Unibertsitateko lan askok maila tekniko eta akademiko handia izan arren, haien inpaktua, oro har, ingurune akademikora mugatzen da, inguratzen dituen komunitatetik haratago joatea lortu gabe», azaldu du Iñaki Mendilucek. Deialdi honen bidez, Zumarragako Gazteria Sailak muga hori hautsi nahi du, esparru akademikoan nabarmentzen ez ezik, tokiko komunitatearentzat onura nabarmena ekarri nahi duten lanak sarituz.
Lehiaketa lau kategoriatan banatuko da: Gizarte eta Lege Zientziak; Arteak eta Giza Zientziak; Osasun Zientziak; eta, Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura. Lau sari emango dira, bat kategoria bakoitzeko, eta 1.000 euro eta diploma bat jasoko dituzte. Gainera, irabazleek beren lanak aurkeztuko dituzte 2026ko udazkenean Udalak antolatutako jendaurreko saioetan.
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 2026ko irailaren 30era arte aurkez daitezke, modu telematikoan, Zumarragako Udalaren diru-laguntzen atarien bidez.
Gazteria arduradunaren hitzetan, «goi-mailako ikasketak lortzeko ahaleginak, pertsonala eta familiarra, ekonomikoa zein soziala, unibertsitateetako pasiloetan ezkutatuta geratzeko arriskuan du, errekonozimendurik izan gabe eta merezi duten balioa eman gabe». Hori dela eta, Zumarragako Udalak ahalegin hori ikusarazi nahi du, gazteei aukera emanez haien ikerketak beren ingurune akademikoan ez ezik tokiko komunitatean ere aintzat har ditzaten.
GOGORATU:

