Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK HERRITARREI BIDERATUTAKO INKESTA BAT KALERATU DU GELTOKI ZAHARREKO ERAIKINAREN ERABILERA ZEHAZTEKO
2025·07·09

ZUMARRAGAKO UDALAK HERRITARREI BIDERATUTAKO INKESTA BAT KALERATU DU GELTOKI ZAHARREKO ERAIKINAREN ERABILERA ZEHAZTEKO
Zumarragako geltoki zaharrak erabilera berriak bilatzen ditu herritarren proposamenen laguntzaz.
Zumarragako Udalak, geltoki zaharreko eraikinak izan ditzakeen erabilera komunitarioei buruz hausnartzeko bultzatu duen partaidetza-prozesuaren baitan, herritarrei zuzendutako galdetegi bat jarri du martxan.
Balio sinboliko eta historiko handia duen eraikina eraldatze prozesu baten atarian dago. Helburua, aipatutako eraikina, komunitatearen zerbitzura egongo den erabilera anitzeko espazio bihurtzea da. Horretarako, Zumarragako bizilagunen iritzia jaso nahi da, bereziki Geltokiko auzokideena.
Prozesua, Ikertalde aholkularitzaren bitartez bideratuko da, eta herritarren zein tokiko eragileen —denda, elkarte eta inguruko beste kolektiboen— ideiak, proposamenak eta beharrak jasotzea du helburu. Asmoa, eraikinak etorkizunean izango duen erabilera denon artean zehaztea da.
Parte-hartzea errazteko, hiru minutu baino gutxiagoan betetzeko moduko galdetegi labur bat prestatu da. Honako esteka honetan dago eskuragarri: https://ikertalde.com/online/limesurvey/index.php/931447?lang=eu 
Galdetegia udalaren komunikazio-kanalen bidez ere zabalduko da: sare sozialetan, Berrikusi app eta Udalaren webgunean.
Horrez gain, herritarrekin eta elkarteekin parte hartzeko bi talde (focus group) antolatuko dira, eztabaidarako eta hausnarketa kolektiborako gune bat eskainiz, ikuspegi desberdinak adierazteko.
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu prozesu honetan parte-hartzera. Parte-hartzea erraza, azkarra eta funtsezkoa da espazio honen etorkizuna guztion artean definitzeko. Eskaneatu QR kodea edo sartu webgunean eta eman zure iritzia!
Edozein zalantza argitzeko edo iradokizunak modu irekian bidaltzeko, helbide elektroniko hau daukagu erabilgarri: info@ikertalde.com
Prozesu honekin, Zumarragako Udalak gobernantza ireki eta parte-hartzailearekiko konpromisoa berresten du, non herritarrak ez diren soilik entzunak, baizik eta udalerriari eragiten dioten erabakien parte aktiboa da. Geltoki zaharreko eraikinaren birgaitzea eraikitzeko aukera bat da, guztion artean, herriaren benetako beharrei erantzungo dien gunea.

