Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK HERRITARREN LANKIDETZARAKO INKESTA BAT JARRI DU MARTXAN ESTALIKO DEN PARKEA HAUTATZEKO

Zumarragako Udalak herritarren iritzia jaso nahi du urte osoan erabiltzeko estalkia izango duen parkea aukeratu ahal izateko.

2025·12·11


ZUMARRAGAKO UDALAK HERRITARREN LANKIDETZARAKO INKESTA BAT JARRI DU MARTXAN ESTALIKO DEN PARKEA HAUTATZEKO

Zumarragako Udalak herritarren iritzia jaso nahi du urte osoan erabiltzeko estalkia izango duen parkea aukeratu ahal izateko.

Zumarragak 20 parke ditu, eta azterketa tekniko baten ondoren, hiru aukera identifikatu dira estalki bat jartzeko egokienak izan daitezkeenak: Etxeberri parkea, Izazpi parkea eta Zelai Arizti parkea.

Hori dela eta, Udalak lankidetza prozesu bat jarri du abian, eta herritarrei zuzendutako galdetegi labur baten bidez, aukerarik egokiena zein den erabakitzeko bidean, euren iritzia emateko gonbita luzatu du.

Prozesua Ikertalde aholkularitzarekin batera garatuko da, eta helburua da herritarren ikuspegia jasotzea, batez ere parkeak egunerokoan erabiltzen dituzten familien eta auzotarren beharrak kontuan hartuz. Asmoa da erabakiak modu garden eta partekatuan hartzea, espazio publikoaren hobekuntza herritarrek beraiek gidatuta.

Lankidetza errazteko, hiru minutu baino gutxiagoan betetzeko moduko galdetegi labur bat prestatu da. Honako esteka honetan dago eskuragarri:
 GALDETEGIA!!

Galdetegia udalaren komunikazio-kanalen bidez ere zabalduko da: sare sozialetan, Berrikusi aplikazioan eta Udalaren webgunean. Gainera, informazioa parkeetan bertan jarriko diren QR kodeen bidez ere eskuratu ahal izango da.

Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu prozesu honetan parte hartzera. Lankidetza erraza, azkarra eta funtsezkoa da estaliko den parkea aukeratzeko eta Zumarragako espazio publikoak hobetzen jarraitzeko.

Eskaneatu QR kodea edo sartu webgunean eta eman zure iritzia!

Edozein zalantza argitzeko edo iradokizunak helarazteko, helbide elektroniko hau duzue erabilgarri: info@ikertalde.com

Prozesu honekin, Zumarragako Udalak gobernantza ireki eta lankidetzarako konpromisoa berresten du, herritarrak udalerriaren etorkizuneko erabaki garrantzitsuen parte aktibo bihurtuz. Aukeratutako parkea estaltzea aukera bat da, guztion artean, herriaren benetako beharrei erantzungo dien gunea sendotzeko.