Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK LANERATZEKO ESTRATEGIA INDARTU DU LANGABEENTZAKO PRESTAKUNTZARAKO BEKA BATEKIN

MIKEL SERRANO: “Funtsezkoa da pertsonei beren gaitasunak hobetzen laguntzea”

2022·10·15


ZUMARRAGAKO UDALAK LANERATZEKO ESTRATEGIA INDARTU DU LANGABEENTZAKO PRESTAKUNTZARAKO BEKA BATEKIN

MIKEL SERRANO: “Funtsezkoa da pertsonei beren gaitasunak hobetzen laguntzea”

Zumarragako alkate Mikel Serranok prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, dirulaguntzen lerro berri bat jarri da abian, udalerriko langabeei unibertsitatez kanpoko prestakuntza jasotzeko aukera errazteko eta, horrela, lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetzeko.

Aurreko legealditik, Ekonomia Sustapen, Toki Garapen eta Berrikuntza Zinegotzigoa martxan jarri zenetik, Udalak jarduera asko egin ditu udalerriko langabeei lan-kontratu bat lortzeko aukera hobeak eta handiagoak emateko. “Gure langabezia-indizeak nabarmen egin du behera urte hauetan; 2015ean % 15,78koa zen eta gaur egun % 11koa da. Langabezian 236 pertsona gutxiago egoteaz ari gara, eta zifra hori oso garrantzitsua da gure ikuspuntutik, ez bakarrik kuantitatiboki, baita kualitatiboki ere, egungo gizartean lan bat izateak esan nahi duena kontutan hartuta,” adierazi du Serranok.

Azaldu duenez, “laguntzak 2019-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan daude, legegintzaldi honetako Gobernu Planaren barruan, baina pandemiaren ondorioz, une horretan premia sozial eta ekonomiko larriei erantzuteko baliabideak lehenetsi behar izan ziren. Normaltasunerako bideari ekin ondoren, lehen aldiz jarriko ditugu martxan, 10.000 €-ko hasierako partidarekin, beharrezkoa izanez gero handitu daitekeena.”

Langabezian dauden pertsonen lanbide-kualifikazioa hobetzea funtsezko estrategia pertsonala da kalitatezko enplegu iraunkorra lortzeko, eta, “horregatik da hain garrantzitsua laguntza-programa hau, langabetuek edo enplegua hobetzeko egoeran daudenek prestakuntzaren bidez beren gaitasun profesionalak hobetzen inbertitzea erraztuko baitute.” Azaldu du Mikel Seranok.

Lortu ahalko dituzten beken zenbatekoa eskatzaileak ordaindutako gastuaren % 80ra artekoa izango da, eta, nolanahi ere, gehienez 800 €pertsona eta prestakuntza-ekintza bakoitzeko, eta unibertsitateaz kanpoko prestakuntza-ekintzak egiten dituzten 23 urtetik gorakoentzat izango dira. Dirulaguntza prestakuntza hori egiteko beharrezkoa den gastuaren zati bat estaltzeko izango da.

Eskabideak, ahal dela, Zumarragako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Eskabidea elektronikoki aurkezteko baliabiderik edo gaitasunik ez badago, herritarren arretarako bulegoan aurkeztu ahal izango dira eskabideak, posta elektronikoz edo telefonoz (943.729.022) eskatutako hitzorduaren bidez.

Bekak eskatzeko epea 2022ko azaroaren 15era arte egongo da zabalik.

Dirulaguntza Eskatzeko Oinarriak