Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK LUDOPATIA PREBENITZEKO PROGRAMA BAT ESKAINTZEN DU

Zumarragako Udalak, Josu Viana gazte Zumarragarraren eskutik, Ludopatia Prebenitzeko programa bat eskaintzen du Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan, 12 urtetik gorako ikasleentzat, jokoaren inguruan dauden arriskuez jabetu daitezen

2023·01·15


ZUMARRAGAKO UDALAK LUDOPATIA PREBENITZEKO PROGRAMA BAT ESKAINTZEN DU

Zumarragako Udalak, Josu Viana gazte Zumarragarraren eskutik, Ludopatia Prebenitzeko programa bat eskaintzen du Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan, 12 urtetik gorako ikasleentzat, jokoaren inguruan dauden arriskuez jabetu daitezen.

Josu Vianak, Zumarragar gazte batek, ludopatia bat gainditu ondoren, prebentzio-saioak eskaintzen dizkie beste gazte batzuei. Saio horietan, metodologia aktibo baten bidez, haien eskura jartzen du mendekotasun gisa jokotik aldenduko dituen beharrezko informazioa, bai eta laguntza-estrategiak eta tresnak ere, hala badagokio, beren ingurunean problematika hori goiz detektatzeko. Gainera, saio hauetan, inguratzen gaituen gizartearen jokoarekiko harremana aztertzen da.

Josuren kontakizuna Youtubeko bere kanalaren bidez ezagutu dezakegu; Josu Viana Mugika: @josuvianamugika1522.

2022/2023 ikasturtean, J. M. Iparragirre Institutuko, La Salle Ikastetxeko, UZ Ikastolako eta UGLEko 350 ikasle inguruk landu dute programa hori, eta balorazioa oso ona izan da.

Era berean, Udalak aukera eman du Urolako futbolari gazteei zuzendutako beste saio batzuk egiteko, Josu Vianak eman berri dituenak.

Zumarragak prebentzio-ekimen horietan lan egiten jarraituko du, haur eta nerabeen eskubideak betetzeko konpromisoa duen udalerria den aldetik. Konpromiso hori UNICEFekin Haurren eta Nerabeen Hiri Lagunak Programarako hautagai gisa sinatutako hitzarmenaren bidez hartu zen.