Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALAK "ZUMARRAGA BIDE BIZIA" JAIALDIA AURKEZTU DU: MUSIKA, GASTRONOMIA ETA KULTURA, ZUMARRAGAREN ARIMA EZAGUTZEKO
2025·04·09
ZUMARRAGAKO UDALAK "ZUMARRAGA BIDE BIZIA" JAIALDIA AURKEZTU DU: MUSIKA, GASTRONOMIA ETA KULTURA, ZUMARRAGAREN ARIMA EZAGUTZEKO
Apirilaren 25etik 27ra, trikitiaren sorleku gisa izan duen zeregina eta bere historia balioan jarriko ditu kultur, musika eta gastronomia esperientzia berriarekin.
Zumarragak pauso sendoak ematen jarraitzen du kulturaren, turismoaren eta tokiko dinamizazioaren aldeko apustuan. Gaur goizean, Mikel Serrano alkateak “Zumarraga Bide Bizia” jaialdi berria aurkeztu du Zelai Arizti Kultur Etxeko ekitaldi aretoan. Apirilaren 25etik 27rako asteburuan herria bizitzaz betetzeaz gain, bere historia begirada fresko eta erakargarri batetik kontatzea bilatzen duen ekimena da.
Zumarraga Bide Bizia marka turistikoaren baitan kokatzen da jaialdia, eta askok oraindik ezagutzen ez duten euskal kulturaren mugarri garrantzitsuenetako bat ezagutarazteko asmoz sortu da: Zumarraga Trikitixaren sorleku dela, euskal kulturaren tresna adierazgarrienaren sorleku.
Esperientzia bizia udalerriaren bihotzean
Jaialdia Zelai Ariztiko frontoian egingo da, eta programazio anitz eta zirraragarriaz gozatzeko aukera izango da bertan: kontzertuak, kultur emanaldiak, tailerrak, familientzako proposamenak, aire zabaleko ibilbideak eta, jakina, eskaintza gastronomiko zaindua, Goya eta HRKNren foodtruck-en presentzia nabarmenarekin: gourmet hanburgesak eskainiko dituzte, baita Euskal Herriko Garagardoa eta beste beste edari batzuk dituzten barrak ere.
Kartel musikalak tokiko talentua eta euskal panoramako izen handiak uztartzen ditu. Hauek dira baieztatutako artistak:
- Aimar Z, bere ibilbidearen abiatze betean indarra hartzen ari den artista Zumarragarra,
- Irrintzi Dantza Taldea, Urretxu eta Zumarragako Bertso Eskola eta bertako trikitilariak
- Tapia eta Leturia Band, Berakatz edo Aramu bezalako taldeak. Azkeneko honek Kantu Afari berezia eskainiko dute, sagardoa barne egongo dena. Afaria jaialdiko foodtrucken bitartez erosi ahal izango da.
Gastronomia, artisautza eta natura
Larunbat goizean, Zumarragako Azoka tradizionala indartuko da “Made in Urola” artisau-azoka bereziarekin. Azoka horretan, eskualdeko artisauek beren sormenik benetakoenak jarriko dituzte jendearen eskura.
Txikienek ere euren txokoa izango dute haurrentzako tailerrekin. Txu-txu trena ere izango dute Antiguarainoko ibilbideaz gozatzeko aukerarekin, bertan Zumarragaren nortasuna beste era batera kontatzen duten historia, paisaia eta elementuz betetako ibilbide naturalera gerturatuz.
Egitarau osoa:
Apirilak 25, ostirala
- 16:00 – 19:00 Zume-tailerra (zumezko panderoak egitea). Hiru txanda: 16:00, 17:00 eta 18:00. Aldez aurretik izena eman behar da (plaza hutsak beteko dira iristen diren ordenaren arabera). Izen ematea
- 20:00 Kantu Afari Berakatz taldearekin eta Zumarragako kultur eragileen laguntzarekin.
Apirilak 26, larunbata
- 10:00 – 14:00 “Made in Urola” artisau azoka.
- 19:00 – 00:00 Kontzertuak Zelai Ariztiko frontoian:
- Irrintzi dantza taldea + Urretxu Zumarragako Bertso eskola
- Aramu
- Aimar Z
- Tapia eta Leturia
Apirilak 27, igandea
- 10:00 – 14:00 Txu-txu trena Elizkaletik Antiguaraino.
- 10:00 – 14:00 Ibilbide natural autogidatua liburuxkekin eta 360º-ko esperientzia murgiltzailearekin.
Goya eta HRKN foodtruck-ak eta barrak Euskal Herriko artisau-garagardoarekin: ostiral eta larunbatean eskuragarri 19:00 – 00:00.
Zumarraga, uste duzuna baino askoz gehiago
Jaialdi hau ez da sortzeagatik sortu. Kultura, turismoa, merkataritza eta errotzea lotzen dituen estrategia baten parte da. Jaialdiaren egun bakoitzak Zumarraga Bide Bizia marka turistikoak proposatzen duen ibilbide bat du inspirazio-iturri: ostiralean, ibilbide industrialarekin bat egiten du zume-tailerraren bidez; larunbatean, hiriko ibilbideari omenaldia egiten dio Zumarragako Azoka tradizionalaren ospakizunarekin; eta igandean, ibilbide naturala egiteko gonbita egiten du, udalerriko paisaia eta ondarea balioan jartzen dituen ibilaldi batekin. Jaialdia zein Zumarraga Bide Bizia marka turistikoa Zumarragaren arima munduari erakusteko, bisitariak erakartzeko eta gure ondare material eta inmateriala balioan jartzeko pentsatuta daude.
Gainera, beste behin ere, aurrerago berri emango den Zumarraga Berrikusi aplikazioaren bidez gauzatuko den jarduera bat izango dugu.
Zumarragak herritarrak eta eskualdeko, Gipuzkoako eta Euskal Herriko pertsona guztiak gonbidatzen ditu udalerria ikuspegi berri batetik berraurkitzera. Izan ere, Zumarragak asko du irakasteko.