Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

ZUMARRAGAKO UDALAREN GAITZESPEN IRMOA MANCHESTERREKO ATENTATUAREN AURREAN

Zumarragako udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo gauean Manchester Arenan eskainitako kontzertu batean izandako atentatu basatiaren aurrean; izan ere, bertan izandako sarraskiak hildako ugari eragin ditu. Zumarragako udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

2016·02·05


Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Manchesterreko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan.

Oharrak

ZAINTZA 2020 ZERBITZUA BERTAN BEHERA

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren eta Eudelen gomendioei jarraituz, Euskadin baieztatutako COVID-19 kasuen ondoren, Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatutako Zaintza 2020 ...

OHARRA: Ur mozketak Antio Hiribidean.

Antio Hiribidean ur mozketak egingo dira isuri arazo bat konpontzeko. Uztailak 14, asteartea 15:00etatik 17:30etara. 2º eta 19º tarteko atariei eragingo die. 

UDALBATZAR BEREZIA 6/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko uztailaren 14a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. AURREKO BILERAKO AKTA. 2....

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua Udaletxean zure tramiteak egiteko.    
Web edukia bistaratu