Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAKO UDALEKO GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN SAILAK IKASTARO BAT ANTOLATU DU ELKARZAINDUZ ESKU-HARTZE KOMUNITARIOKO I. PLANAREN BARRUAN
2023·01·19
ZUMARRAGAKO UDALEKO GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN SAILAK IKASTARO BAT ANTOLATU DU ELKARZAINDUZ ESKU-HARTZE KOMUNITARIOKO I. PLANAREN BARRUAN
Ikastaro honek zaintzarako eta auto-zaintzarako ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzeko aukera emango du.
Gaian interesa duten pertsona guztiei zuzendua, kezkak partekatzeko gune bat sortuz, erlaxazio-teknikekin batera.
Ikastaroa Saio Garmendiak gidatuko du, 20 saio izango ditu eta hamabostean behin emango dira, otsailaren 6an hasita.
Ikastaroa hasi aurretik, prestatzaileak hitzaldi bat eskaini zuen urtarrilaren 23an, 17:30ean, Zelai Arizti kultur etxean. Bertan, ongizate emozionalaren eta autozainketaren garrantziari eta ikastaroaren nondik norakoaei buruz hitz egin zuen. Hau bai Urola TB-ko webgunean edota telebista kanalean ikusteko aukera duzue. Bigarren kasuan gaur bertan 14:45 etan emitituko da lehen aldiz.
Interesa izanez gero, otsailaren 3a baino lehen eman dezakezu izena Gizarte Zerbitzuen bulegoetan 943 72 91 55 telefonora deituz edo gizarte@zumarraga.eus helbidera idatziz.
Etorriko zaretela espero dugu.