Eduki publikatzailea
Atzealdea RAMADANAREN AMAIERA OSPATZEKO AUZOKO MERIENDA ANTOLATU DA ZUMARRAGAN
2026·03·09

Zumarragako Udalak herritarren arteko bizikidetza eta kultur aniztasuna sustatzen dituzten ekimenak babesten jarraitzen du. Ildo horretan, Meskita Alhijra elkarteak antolatuta, Ramadanaren amaiera ospatzeko auzokideen arteko merienda irekia egingo da martxoaren 14an, 18:00etatik aurrera, Izazpi auzoko kantxa estalian.
Ekimenaren helburua Ramadaneko baraualdia elkarrekin amaitzea eta herriko auzokideen artean topagune atsegin bat sortzea da, kultura desberdinen arteko harremanak sendotuz eta elkar ezagutza sustatuz.
Arratsaldean zehar hainbat jarduera antolatuko dira parte-hartzaile guztiek giro atseginean gozatzeko. Besteak beste:
- Ramadaneko baraualdia elkarrekin haustea
- Arabiar kaligrafiako tailerra
- Henna tailerra
Zumarragako Udalak, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasun Sailaren bidez, ekimen hau babesten du, Tau-taupadak programaren barruan, herritarren arteko harremanak, errespetua eta elkarbizitza sustatzeko helburuz. Ekimen hau Elkarzainduz Esku-hartze Komunitarioko Planaren barruan kokatzen da
Ekitaldi hau Zumarragan bizi den aniztasunaren isla izango da, eta herritarrei elkarrekin egoteko, partekatzeko eta komunitatea sendotzeko aukera eskainiko die.

