“EUSKARA, BIHOTZETIK AHORA” BIDEOA GRABATU DA URRETXU-ZUMARRAGAN EUSKARAREN TRANSMISIOA SUSTATZEKO
“EUSKARA, BIHOTZETIK AHORA” BIDEOA GRABATU DUGU URRETXU-ZUMARRAGAN EUSKARAREN TRANSMISIOA SUSTATZEKO
Guztira 27 minutuko bideo bat prestatu dugu, eta hizkuntzaren gaineko hausnarketa eragitea izan dugu helburu. Kike Amonarrizek egin ditu aurkezle lanak, eta bertan jaso ditugu, besteak beste, Urretxu-Zumarragako euskararen egoera, historia pixka bat, gurasoentzat hizkuntzaren gaineko aholkuak eta herritarren bizipenak…
Hizkuntza aldaketak eragitea oso zaila dela eta horretarako hizkuntzari buruz hitz egitea ezinbestekoa dela abiapuntu hartuta, bideo hau aldaketarako motibazio iturri izatea nahi genuen. Hizkuntzaren gaineko hausnarketa sortu nahi genuen eta, batez ere, gaztelaniarako joera duten guraso euskaldunengan jarri genuen lehentasuna. Alegia, guraso euskaldun horiei zer pentsatua eman eta euskara gehiago erabil zezaten zirikatu nahi izan ditugu, ondorengo belaunaldientzat eredu izan daitezen.
2015eko otsailaren 25ean aurkeztu genuen bideoa, eta aurkezpen ekitaldi hori aitzakia hartuta, hizkuntzari dagokionez ibilbide interesgarria egin duten herriko sei gurasoren arteko solasaldia prestatu genuen, Eguzkiñe Plazaolaren gidaritzapean, eta Kike Amonarriz ETBko aurkezle ezaguna bertan zela.
Oso saio interesgarria izan zen, eta solaskideen indarrak eta haien euskararekiko jarrerak zeresan handia sortu dute gerora herrian. Herriko telebistan ere eskaini genituen grabatutako bideoa eta gurasoen solasaldia hilabetez.
Bestalde, “Euskara, bihotzetik ahora” bideoa ikastetxeetan eta euskaltegian landu da ikasleekin. Ikasleek gustura ikusi dute bideoa eta harriduraz hartu dituzte bideoko hainbat datu: garai batean irakaskuntza erabat gaztelaniaz izatea, industrializazioak gure herrietan izan zuen eragin ikaragarria…
Gurasoei dagokienez, berriz, posta elektronikoz banatu zaizkie bi grabazioen loturak, eta, aurrera begira sentsibilizazio-kanpaina bat martxan jartzeko asmoa dugu bideoaren aurkezpen-ekitaldiaren bukaeran atera ziren ondorioak gizarteratzeko. Bertan aipatzen ziren, besteak beste, zer garrantzitsua den seme-alabei familiaren historia linguistikoaz hitz egitea; gurasoek euskaraz jakin ala ez, seme-alabei transmititu egin behar zaiela euskarari ematen dioten balioa; gurasoak haurren eredu direla eta familia dela haurrek euskaraz ikasteko bermerik onena eta modurik naturalena…
Ikastetxeek eta euskaltegiak ondo baloratu dute ekimena eta konpromisoa hartu dute datozen urteetako ikasleekin ere bideo hau hizkuntzaren lanketarako material gisa erabiltzeko.
Horretaz gain, bideoaren zati garrantzitsuenen aukeraketa bat egiteko asmoa dugu, aurrerantzean hainbat kanpainatan aprobetxatzeko, eta erdaldunei zuzendutako aholkuak ere azpititulatuko ditugu, ondoren guraso erdaldunengana zabaltzeko.
Trailerra (bideoaren estreinaldia iragartzeko): https://www.youtube.com/watch?v=P4rW0m2hDok&feature=youtu.be
“Euskara, bihotzetik ahora” bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=u7u1Pc4VKjM
Herriko hainbat gurasorekin eta Kike Amonarrizekin izandako solasaldia, Eguzkiñe Plazaolaren gidaritzapean (2015-02-25): https://www.youtube.com/watch?v=LeIf5bj_qTk
Navigation Menu
- Albisteak
-
Oharrak
- Urretxu-Legazpi bidegorrian Artapen lanak
- Azkoitia-Zumarraga (Etxeberri) bidegorrian Artapen lanak
- “Irisgarritasuna hobetzea: arrapalak Pº. E. Orbegozo 21-22-23 zk.”en obrak
- Alkateak batzorde informatiboetako buruen, tokiko gobernu batzordearen eta udaleko osoko bilkuraren esku lagatako atribuzioak.
- Beldur barik
- ZUMARRAGA: ETXEKO HONDAKINAK (2015)
- Z BUS: IRAILAREN 30a AZKEN ZERBITZU EGUNA
- Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendapena
- Alkateorde izendapena
- Batzorde Informatzaileen lehendakarien izendapena
- Erregimen ekonomoki eta diru esleipena
- BARRENDIOLA URTEGIAREN EGOERA
- UDAL-HAUTESKUNDEAK 2015: EMAITZAK.
- “EUSKARA, BIHOTZETIK AHORA” BIDEOA GRABATU DA URRETXU-ZUMARRAGAN EUSKARAREN TRANSMISIOA SUSTATZEKO
- 201602 Plenoa
- 5/2016 Plenoa
- 04/2022 Udalbatzar berezia