Batzorde Informatzaileen lehendakarien izendapena

IRAGARKIA

Azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretuak, Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Lege Erregimena onartzen duenak, bere 46.1 artikuluan xedatutakoa betez, denek honen berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, herritar guztioi jakinarazten dizuet 2015eko uztailaren 21ean honako

ERABAKIA HARTU DUDALA
Ondoren adierazten diren Batzorde informatzaileetako lehendakariak izendatzea, eta indarrean dagoen arautegiak Alkate-Lehendakariari aitortzen dizkion ahalmen eta eginkizunak haiei delegatzea, Batzordeetako bakoitzari tokatzen zaizkion eginkizunetan balia ditzaten. Hona ondoren, banan-banan zehaztuta:
— Ogasun Batzordea, Zinegotzi den Jose M.ª Bermejo Vega jauna (PSE-EE).
— Dirukontu Batzorde Berezia, Zinegotzi den Jose M.ª Bermejo Vega jauna (PSE-EE).
— Ingurugiro, Urak eta Saneamendu Batzordea, Zinegotzi den Antonio Navarro Perez jauna (PSE-EE).
— Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Aniztasuna Batzordea, Tokiko Gobernu Batza¬rreko kidea eta Alkateordea den Aranzazu Gonzalez San Vicente anderea (PSE-EE).
— Sustapen Ekonomikoa, Garapen Lokala eta Berrikuntza Batzordea, Tokiko Gobernu Batzarreko kidea eta Alkateordea den Rosa Maiza Garrido anderea (PSE-EE).
— Euskara, Heziketa eta Gazteria Batzordea, Tokiko Gobernu Batzarreko kidea eta Alkateordea den Victoriana Badillo Remedios anderea (PSE-EE).
— Toki-Administrazioa eta Herritarren partaidetza Batzordea, Tokiko Gobernu Batzarreko kidea eta Alkateordea den Rosa Maiza Garrido anderea (PSE-EE).
 

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/07/27/e1507009.htm