Beldur barik

GAZTEEI ZUZENDUTAKO IKUS-ENTZUNEZKO LEHIAKETAREKIN IREKI DA 2015eko BELDUR BARIK PROGRAMA

Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatu nahi ditu programak.

Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta programaren jarrera ikustarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu. Lanak entregatzeko epea azaroak 11 da eta www.beldurbarik.org web gunearen bitartez egingo da.

Azaroaren 28an Amurrion ospatuko da Beldur Barik Topaketa, non sari-banaketa, tailerrak, erakusketak eta bestelako ekintzak antolatuko diren. Urola Garaiko Topaketa, abenduaren 11n izango da, Legazpin.

Informazio gehiago jaso daiteke lotura hauetan:

https://www.facebook.com/berdintasuna.urolagaraia/videos/910239775734249/?pnref=story
http://berdintasuna-urolagaraia.blogspot.com.es/