FITNESS GELAKO IRAKASLEA
FITNESS GELAKO IRAKASLEA
Deskribapena:
Ispillako fitness gelak aukera aparta eskaintzen du entrenamendu funtzionaleko eremu eta materialen bidez eta makina gidatuak erabilita gihar multzo guztiak lantzeko, helburua dena dela ere: kardiobaskularra, prestaketa orokorra, hipertrofia, errehabilitazioa, etab.
Erabiltzaileek monitorea izango dute aholkulari, helburuak lortze aldera, zenbait ohitura ezartzeko, entrenamenduak prestatzen laguntzeko eta bertako material eta makinen erabilera argitzeko.
AHOLKULARIAK egindako programak:
Eskatu aholkularitza zerbitzua eta zure entrenamenduen jarraipena; helburuak lortzen lagun lagunduko dizugu.
HOBETU ZURE ERRENDIMENDUA GURE APP-AREKIN
Ariketen errutinak mugikorrean izango dituzu, bertan edo etxean egiteko. Bai zuk bai zure monitoreak berehala izango dituzue eskura zure errendimenduari eta bilakaerari, lortutako helburuei, entrenamenduei emandako erantzunari eta abarri buruzko datu guztiak. Horrela, zure ahalegina optimizatzen eta emaitza hobeak lortzen lagunduko dizugu.
WOD – Eguneko entrenamenduak
Egunero irakasleak entrenamendu bat idatziko du horretarako prestatuta dagoen arbelean. Horrela, fitness gelako erabiltzaileek entrenamendu hori jarraitzeko aukera izango dute nahi badute.
Prezioa
Doan
Ordutegia
Astelehen eta asteazkenetan 9.00etatik - 10.30etara eta 18.00etatik 20.00etara
Astearteetan: 14.00etatik 16.00etara
Ostegunetan: 10.00etatik 13.00etara.
Navigation Menu
- INDOOR TXIRRINDULARITZA
- INDOOR TXIRRINDULARITZA + BODY TONO
- INDOOR TXIRRINDULARITZA + E.F. KROSSFIT
- E.F. KROSSFIT
- JUMPFIT
- ZUNBA
- TOTALFIT
- PILATES
- HIPOPRESIBOAK
- BODY BALANZE
- YOGA
- PERTSONA NAGUSIEN GIMNASIA
- TTIPI ETAPA
- FITNESS GELAKO IRAKASLEA
- IGERIAN IKASTEKO IKASTAROA (3 URTE)
- IGERIAN IKASTEKO IKASTAROA (+4 URTE)
- HAURREN IGERIKETA JARRAITUA
- HELDUENTZAKO IGERIKETA (TEKNIFIKAZIOA)
- AQUA GYM
- JIU JITSU
- SHORINJI KEMPO
- BUDO NINJUTSU