Eduki publikatzailea
Atzealdea

“Erase una vez... Euskadi” filmeko sekuentzia batzuk grabatuko dira Zumarragan.

Datorren asteko 7tik 14ra Legazpi kaleko 14. atariko etxebizitza batean egingo dira filmaketa lanak.

2020·09·04


Errodajearen logistika dela-eta, egun horietan ezingo da Legazpi Kaleko 6. eta 14. portalen bitarteko eremu osoan aparkatu, ezta Galeperra aldean ere (Ibaiondo 8-14). Filmaketa prozesuak irauten duen bitartean sortu daitezken oztopoekin ulergarriak izatea eskatu nahi die Udalak herritarrei, beti ere bizilagunei suposatzen dien esfortzua eskertuz. Ohore bat da berriz ere ekoiztetxe batek gurekin kontatzea. Dagoeneko zenbait ikus-entzunezko obren parte izan da Zumarraga, eta artxibategi txiki hori zabaltzen jarraitzeko aukera ematea eskertu nahi diegu Manu Gómezek zuzendutako pelikularen lan-talde osoari.

Udalak bertako sortzaileen aldeko apustuarekin jarraitzen du, kultur ekoizleekin batera elkarlanean beharrezkoak diren guneak zein eskura dituen baliabide guztiak eskainiz. Kasu honetan, Gure Txoko jubilatuen etxeko bilera gela erabilgarri izango dute bertan makilaje, jantzi eta gainerako lanak egiteko. Filmeko langileek eta Udalak beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak hartu dituzte dagoeneko.