"Klik eta Jaso", beste pauso bat Zumarragako Azokarako
2021·01·19
Guzti honekin batera, eta Pandemiak zein konfinamenduen ondorio ere, Azokako salmenta esperientzia osatzeko eta bezeroekin harreman kanal berriak sortzeko helburua duen KLIK ETA JASO proiektua jarri dugu martxan.
Zumarragkao Azokako bezeroei zuzenduriko zerbitzu gehigarri bat da, non zure betiko postuak erosketa takilan “utziko dizu”, saltzaile bakoitzak eta bezeroak adostutako moduan “klik batean Azokako erosketak” eskuratzeko.
Bezeroekin harreman-kanal berriak sortzea edo iada eta konfinamenduaren ondorioz sorduak izan direnak sendotzeaz gain, balio erantsiko zerbitzu gehigarriak esakintzea eta Azokaren presentzia larunbateko unetik haratago 365eko zerbitzu izatea dira helburu nagusienak. Horretarako KLIK eta JASO proiektuak Zumarragako Azokaren Nave de las caseras delakoaren kanpoaldean takila batzuk jarri ditu eta honekin batera zumarragakoazoka.eus webgunea garatzen ari gara, saltzaileen informazio eta harremanetarako datuekin.
Dagoeneko Zumarragako Azoka osatzen duten postuen erdia, 32 postu, atxiki dira proiektura. Guztira 12 baserritar edo ekoizle, 6 elikagai postu eta beste 14 arropa, konplementuak eta gainerako saltzaile.
Azokako saltzaileek bezeroekin salmenta zuzena egingo dute, telefonoz, whatsappez, aurrez aurre edo beraiek aukeratutako medioetan, bezeroek KLIK ETA JASO proiektuko postuak ezagutzeko eta hauen harreman informazioa izateko, zumarragakoazoka.eus webgune berrian postu bakoitzak bere aurkezpen atala izando du. Salmenta adostu ostean, saltzaileek produktuak prestatuko dituzte eta beraien sarbide datuekin internet bidez takila bat aktibatuko dute, honekin batera kode bat jasoko du saltzaileak takila ireki eta produktua bertan uzteko.
Produktua takilan sartzen den unean, takilak berak mezu bat bidaltzen dio erolesari, bere produktua prest dagoela esanez eta hau hartzeko kodearekin; honela kontsumitzaileak egokien zeion ordutegian takilara gerturatu bere kodea sartu eta erositako produktua erretiratuko du.
Webguneari dagokionez, “ez ez da marketplace bat”, helburua saltzaileen informazioa, deskribapen txiki bat, zer saltzen duten eta batez ere harremanetarako informazioa eskuragarri jartzea da. Konfinamendu garaian gure hainbat saltzaileek telefono eta WhatApp bidezko salmenta zuzena egiten hasi dira, beraz dinamika bere ezagutzen dute eta zerbait erraza, praktikoa eta intuitiboa egitea izan da KLIK ETA JASO proiektuaren xedea.
Ordainketa, itzulketa eta antzerakoak zuzenean saltzaile bakoitzak bere bezeroarekin adostutako metodoen arabeherakoak izango dira. Dena den, bide honetan Udalak atxikitako postuei formakuntza eta laguntza eskainiko dio, euren aktibitatea profezionalizatzeko eta aberasteko bidean.