Eduki publikatzailea
Atzealdea

Aldaketak igandeko hauteskundeetan

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, zenbait aldaketa egin dira hautesle-fluxua kontrolatzeko.

2020·07·09


Segurtasuna bermatzeko eta prebentzio-neurriak betetzen direla zaintzeko, hauteskunde-mahaiak birrantolatu dira eta ikastetxeetarako seinaletika prestatu da. Gune guztiek informazio-kartelak izango dituzte, herritarrek berme guztiekin botoa eman dezaten.

Hautesleak barruan ematen duen denbora gutxitzeko neurriak hartuko dira, eta sarrerak eta irteerak antolatuko dira lokalen inguruetan pertsona-multzorik egon ez dadin. Ilarak sortzen badira, lehentasuna emango zaie hautesle ahulei, 65 urtetik gorakoei edo haurdun dauden emakumeei, bozketa-mahaietan ahalik eta denbora gutxien igarotzen dutela bermatzeko, ilara ezberdinak sortzeko aukera emanez edo beharrezko egokitzapena emanez.

Udalak 13 pertsona kontratatu ditu hautesleei laguntza emateko; boto-emailea bere mahairantz bideratzeko eta pertsonak multzotan batu, eskuak estutu edo bozkatu aurretik edo ondoren lokalean geldirik gera daitezen ekiditzeko.

Komeni da hautesleak, etxetik irten aurretik, bere lokala, atala eta mahaia zentsu-txartelean kontsultatzea; dokumentazioa prestatzea, eta bozketa-orria duen gutun-azala eskura izatea. Zumarragako Udaletik herritarrei gomendatzen diegu boto-emaile gehien dauden orduak saihestea, eskolen sarreran ilarak sor ez daitezen.

 

12 hauteskunde-mahaiak 4 ikastetxetan banatuko dira, orain arte egin den bezala.

  • Udaletxea:  (7-U)
  • Gazte txoko: (5-A, 5-B eta 5-C)
  • Eitzako topalekua: (6-A eta 6-B).
  • La Salle (Aldaketak)

1. Lehen hezkuntzako eremua (betikoa) (1-U, 3-U eta 8-U)

 

2.Haur hezkuntzako ikastetxea (Berria) (2-A, 2-B eta 4-U)  Bidezar, Txurruka, Elizkale, Kalebarren, Nafarroa plaza, Okendo kalea, Piedad kalea (1-21 bakoitiak) (1, 3, 5, 15, 19, 21) Artiz auzoa (19, 21a, 21B, 23, 25, 29), Lorategi Hiria, Esteban Orbegozo pasealekua eta Avda. Urdaneta (zenbaki bakoitiak) (3, 5, 7, 9, 11, 15, 17)