Eduki publikatzailea
Atzealdea

Autismoari buruzko sentsibilizazio-kanpaina eta oinezkoentzako pasabideetan piktogramak jartzeko proiektua

Gautenarekin lankidetzan, udalerri atseginagoa eta inklusiboagoaren bila

2021·03·26


Martxoaren 25eko goizean, Zumarragako alkateak, Gautena eta Nagusilaneko elkarteetako ordezkariekin eta Gainzuri, Ikastola eta La Salle ikastetxeetako ordezkariekin batera, autismoari buruzko sentsibilizazio-kanpaina eta oinezkoentzako pasabideetako piktogramen bidezko seinaleztapen-proiektua abian jartzeko lehen urratsa eman du.

Mikel Serranok, urtean zehar Gautena elkartearekin elkarlanean egingo den autismoari buruzko sentsibilizazio-kanpainaren berri eman du. Bere hitzaldian, elkartearekin duen lankidetza-harreman estua azaldu du; izan ere, 2013an, Udal osoko bilkuran Gautena udal-intereseko elkarte izendatu zuen, eta urte horretan bertan lokal bat doan lagatzeko esparru-hitzarmen bat sinatu zen, bere jarduerak garatzeko.

2015ean, Udalak, Ferrer Ferrán konpositoreari autismoari erreferentzia egiten dion obra bat eskatu zion, "Zentzuaren burbuilak" deiturikoa. Burbuila pertsona autisten barne-munduaren metafora gisa erabiliz. Ildo horretan, gaur aurkeztera gatozen bezalako pausoak eman nahi ditugu, Zumarragako herritarren artean bizitzeko eta elkarri eragiteko modua burbuilatik kanpo gera dadin.

Hitzarmen bat sinatu da TEAVIAL Elkartearekin, presidentea María Victoria Flores izanik eta Carlos Hervás-Gómez Sevilla Unibertsitateko Didaktika eta Hezkuntza Antolaketa Saileko irakasle titularra, proiektuaren zuzendaria eta elkarteko idazkaria dena. Kanpaina hori egiteko, instalazio publikoetan eta biztanleentzako sarbideetan estrategikoki kokatuta dauden oinezkoentzako pasabideak margotuko dira.

Ekintza honen helburua, sentsibilizazio-kanpainen bidez kultura inklusiboa sortzea baino gehiago da, irisgarritasun unibertsala ere bermatuko du eta bide-hezkuntzako arauak ikasi ahal izatea erraztuko du.

Piktogramak komunikazio-tresna gisa erabili ohi dira, tresna horien bidez, zerbait zehatza eta abstraktua irudikatu ahal izaten da, pertsonari kontzeptu konplexuagoak ulertzen laguntzeko. Herriari hiri-elementu horiek emateak, autismoa duten pertsonei mugikortasuna erraztu ez ezik, ingurune kognitiboki irisgarria ere bermatzen die, pertsona guztiek erraz uler eta erabil baitezakete. Horregatik, ekintza honen onuradunak herriko adinekoak eta haurrak ere izango dira.

Kanpaina horrekin batera, Carlos Hérvas-Gómezek, Sevillako Unibertsitateko irakaslea baita Teavialeko ikerketa-kideak, egindako gida didaktikoa bultzatuko da ikastetxeetako agendetan. Gida hori hezkuntza-didaktikako sailari atxikita dago eta hau Udalak berak itzuli eta banatuko du.

Era berean, prestakuntza-ildoei jarraituz, hitzaldiak emango zaizkie ikastetxeei eta udaltzaingoari, autismoa duten pertsonekin elkarreragiteko eta pertsona horien adierazleak ezagutzeko tresna egokiak ezagutzeko.

Hori guztia, Zumarraga lagunkoiago bat eraikitzeko eta herri inklusibo baten printzipioetan murgilduko dugun ereduaren parte da.