Eduki publikatzailea
Atzealdea

AZAROAREN 21etik 29ra, UROLA GARAIAN ETA EUROPA OSOAN, HONDAKINEN PREBENTZIORAKO ASTEA OSPATUKO DA.

Urola Garaia Garapen Jasangarria mahaiak bideratuko du, eskualdean, azaroaren 21etik 29ra gauzatuko den ekimena.

2020·11·20


Ezkioko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek, UGGASAK eta UGLE Urola Garaiko Lanbide Eskolak osatzen dute Urola Garaia Garapen Jasangarria mahaia. Eskualdeko 8 ikastetxeak eta baita Ingurugela ere (Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sisteman ingurumen hezkuntzako planak eta programak koordinatzen dituzte) eragile laguntzaileak dira.  Urola Garaiko Garapen Jasangarria mahaiak, eskualdearen garapen ekonomikoa, garapen soziala eta ingurumenaren babesa modu orekatuan lortzea helburu hartuta, jarduerak eta jarraibideak planifikatzen, kudeatzen eta gauzatzen dihardu lanean, elkarlana sustatuz eta aliantzak sortuz. Tokiko Agenda eta Eskola Agenda 20-30, eta  Urola Garaiko Energia Plana bultzatzen ditu, besteak beste. 

 

Aurten ere, Europa mailako kanpainarekin bat eginez hondakinen prebentzioari eta kudeaketa jasangarriari buruzko ekintzak sustatuko ditu mahaiak.

Bizi dugun egoerak behartuta kanpaina digitala izango da aurtengoa eta udaletako eta UGGASAko webgune eta sareetan gauzatuko da. 

 

NOLA HAR DAITEKE PARTE?

  1. Azaroaren 21ean hasi eta 29ra arte gure ohiturei errepara diezaiegun

  2. Hondakinak murriztea da helburua

  3. Ohitura jasangarriak sareetan parteka ditzagun, denon artean eskualdean ohitura jasangarriak eraikitzeko bidea eginez. 

  4. Facebook bidez eta #ohiturajasangarriak(eta norbere herriaren izena) erabiliz, ohitura jasangarrien argazki, bideo edo aholkuak argitaratu

 

Parte-hartzaileen artean, halaber, Bertatik Bertara egitasmoaren parte diren eskualdeko baserritarren produktuez osatutako 4 otar  zozkatuko dira (herri bakoitzeko bat) 

 

Lehenengo 50 parte-hartzaileek, gainera, Bertatik Bertarako poltsa berrerabilgarria eskuratuko dute.

 
  1. Kontzientziak astintzeko, astean zehar argitaratuko diren bideo eta aholkuei zabaldundea eman