Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bakardadea desio ez, baina sentitzen duten adineko pertsonak dekektatzeko ekintza plana

Biztanleriaren zahartzea, indibidualismoa eta bizi-erritmo aztoratua gero eta ahultasun-egoera gehiago eragiten ari diren fenomenoak dira.

2020·02·27


Adinekoak dira fenomeno horien ondorioak gehien pairatzen diren adin-taldea, eta lan eta ekoizpen eremutik kanpo ulertuta, gizarte-isolamenduan erortzeko arrisku handiena dutenak dira, askotan, oharkabean.

Hori dela-eta, Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzu, Berdintasun eta Aniztasun arloak prebentzioan oinarritutako programa jartzen ari da abian, adinekoak bakarrik senti ez daitezen. Horretarako, herritarren, tokiko merkataritzaren, zaintza-arloko profesionalen eta gizarte-sarearen ikuspegitik arazo hori detektatzeko eta arintzeko sarea sortu nahi da.

"Bakardadearen talaia" izenpean, proiektu hau Aradia Kooperatibaren laguntza teknikoarekin garatu da, nahi ez den bakardade-egoeran dauden adinekoen kopurua geroz eta handiagoa dela eta. Hala, martxoan "bakardadearen talaia" honetara igotzea proposatzen zaie herritarrei, tailer desberdinetan parte hartuz. Hauek dira tailerrak:

- Auzoko tailerrak, Zumarragako bizilagunak adinekoen artean nahi ez den bakardadeari lotutako baliabideak eta beharrak identifikatzen laguntzeko. Tailer horiek 18:00etatik 20:00etara egingo dira, data eta leku hauetan:

 

  • Martxoak 2: El Salvador Gizarte Etxean (Barrios Altos).
  • Martxoak 3: Eitzako topalekuan.
  • Martxoak 10: Etxeberriko Oleta tabernan.
  • Martxoak 11: Zelai Ariztin.

 

-Tailer sektorialak, nahi gabeko bakardade-egoerak arintzen lagun dezaketen neurriak abiarazteko eta proposamenak eraikitzeko tailerrak. Tailer horiek data, ordutegi eta leku hauetan egingo dira:

  • Martxoak 17, 10:30etik 12:30era: Agente profesionalak. Beren lanbide-eremuan adinekoekin harremana duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Zelai Arizti aretoan izango da.
  • Martxoak 18, 13.30etik  15.00eraMerkataritza eta gizarte-ehuna. Zumarragako tokiko merkataritza sareari (tabernak, farmaziak, mertzeriak, ileapaindegiak, elikadura eta arropa dendak...) eta herrian dauden elkarte eta kolektiboei zuzenduta dago. Zelai Arizti kultur etxean egingo da.
  • Martxoak 24, 16.00etik  18.00era: Adinekoak. Plana adineko pertsonei zuzenduta dagoela abiapuntutzat hartuta, edukiak haiekin kontrastatzea funtsezkoa dela ulertzen da. Horregatik, Gure Txoko Erretiratuen Etxean egingo den tailer hau proposatzen da.